














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20260511T093000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20260511T200000
DTSTAMP:20260427T175907
CREATED:20260421T140336Z
LAST-MODIFIED:20260427T111338Z
UID:215987-1778491800-1778529600@katedra.eus
SUMMARY:"Eguzki-eklipse osoa. Behaketa\, esplorazioa eta zientzia" jardunaldia
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: euskara eta gaztelania. \n\n\n\nStreaming-a: Bai. Katedra (YouTube).  \n\n\n\n \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\n2026ko abuztuaren 12an aukera paregabea izango dugu gertakari astronomiko zoragarri bat bizitzeko: eguzki-eklipse osoa. 1905ean ikusi zen azkena Euskal Herrian. Eklipsea ilunabarra baino pixka bat lehenago izango da eta ez da berdin ikusiko leku guztietan. Esaterako\, erabatekoa izango da Araban\, Bizkaian (hego-mendebaldean\, eta ipar-mendebaldean) eta Gipuzkoan (hego-mendebaldean); Bizkaiko eta Gipuzkoako gainontzeko tokietan partziala. \n\n\n\n\n\n\n\nFenomeno honen atzean dagoen zientzia esploratzeko asmoz\, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak\, Europako Espazio Agentziak (ESA) eta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak “Eguzki-eklipse osoa. Behaketa\, esplorazioa eta zientzia” jardunaldia antolatu dute. Ekimena 2026ko maiatzaren 11n\, astelehenean\, egingo da Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUn.  \n\n\n\n\n\n\n\nJardunaldiak jarduera-programa zabala eskainiko du\, tartean Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako hiru tailer eta publiko orokorrarentzako beste bat egongo direlarik. Aldez aurretik izena eman beharko da. Horrez gain\, hiru hitzaldi labur eta\, ondoren\, solasaldia izango dira. Hizlariek eklipseen funtzionamendua\, astrofisikan duten garrantzia eta abuztuaren 12ko eklipsea modu seguruan behatzeko metodoak azalduko dituzte\, modu atsegin eta zorrotzean. Jarduera guztietan eklipsea segurtasunez behatzeko homologatutako betaurrekoak banatuko dira. \n\n\n\n\n\n\n\nTailerrak eta hitzaldi laburrak \n\n\n\n\n\n\n\nGoizean\, Bigarren Hezkuntzako ikasleei (12-15 urte) zuzendutako hiru tailer egingo dira: eguzki-eklipseak nola sortzen diren\, zergatik ez diren gehiagotan gertatzen eta zer metodo dauden eklipseak segurtasunez ikusteko\, horretarako kamera ilun bat eraikitzen ikasiko dutelarik. Halaber\, eguraldiak laguntzen badu\, eguzki-behaketak egingo dira. \n\n\n\n\n\n\n\nArratsaldean\, publiko orokorrarentzako tailer bat egingo da\, plaza mugatuekin eta aldez aurretik izena emanda\, planetario digital batean kosmosari lotutako hainbat alderdi ezagutzeko: Lurraren mugimenduak\, urteko garai bakoitzeko zeruaren itxura eta eklipseen sorrera. Plaza-kopurua mugatua denez\, parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea honako helbide honetan: kzk.ehu@gmail.com. \n\n\n\n\n\n\n\nOndoren\, 15 minutuko hiru hitzaldi labur izango dira\, astrofisikaren arloko hiru profesionalek emanda: Juan Ángel Vaquerizo (ESA)\, Teresa del Río (EHU) eta Peio Iñurrigarro (EHU). \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa izango da lekuak bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren YouTube kanalaren bidez. \n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgitaraua\n\n\n\n\n\n\n\nGoizez | 9:30 – 14:00 | Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak\n\n\n\n\n\n\n\nBigarren Hezkuntzako ikasleei (12-15 urte) zuzendutako tailerrak. Helburua da eguzki-eklipseen atzean dagoen zientzia modu atsegin\, praktiko eta zorrotzean azaltzea: nola sortzen diren\, zergatik gertatzen diren hain gutxitxan eta nola behatu segurtasunez. \n\n\n\n\n\n\n\nIkastetxe bakoitzak jarduera bakarrean parte ahal izango du. Tailerrak doakoak dira\, eta saio bakoitzean gehienez 30 ikaslek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzeko\, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea honako helbide honetan: kzk.ehu@gmail.com. \n\n\n\n\n\n\n\nTailerra + eguzki-behaketak* | “eklipseak hilabetero\, zergatik ez?”\n\n\n\nHiru saio: 10:00 – 10:45 | 11:00 – 11:45 | 12:00 – 12:45 – euskaraz \n\n\n\n\n\n\n\nMaketa eta linternen bidez eklipseak noiz gertatzen diren eta nondik behatu daitezkeen ikasteko tailerra. Jarduera hau Elvira Gutiérrezek emango du\, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola Fisika Aplikatua saileko doktoratu aurreko ikertzailea. Ekimenaren ondoren\, lainorik ez bada\, eguzki-behaketak egingo dira. \n\n\n\n\n\n\n\nTAiLERra “cÓMO CONSTRUIR UNA CÁMARA OSCURA” (kamEra ilun bat nola egiten den)\n\n\n\nHiru saio: 9:30 – 10:45 | 11:00 – 12:15 | 12:30 – 13:45 – gaztelaniaz \n\n\n\n\n\n\n\nTailer honetan kamera ilun bat nola egin erakutsiko da\, eklipsea modu seguruan behatu ahal izateko. Jarduera hau Juan Ángel Vaquerizok emango du\, Europako Espazio Agentziako (ESA) CESAR hezkuntza-proiektuko astrofisikari eta zientzia-dibulgatzaileak. \n\n\n\n\n\n\n\ntailerra “PLANETARIO DIGITALA” (PLANETARIO DIGITAL)\n\n\n\nLau saio: 9:30 – 10:15 | 10:30 – 11:15 | 11:30 – 12:15 | 12:30 – 13:15 – euskaraz \n\n\n\n\n\n\n\nKupula formako planetario digital batean esperientzia murgilgarria\, kosmosari lotutako hainbat alderdi ezagutzeko: Lurraren mugimenduak\, urteko garai bakoitzeko zeruaren itxura eta eklipseen sorrera. Jarduera hau Susana Malónek emangu du\, argi-kutsaduraren arloan espezializatutako astrofisikari eta zientzia-dibulgatzaileak. \n\n\n\n\n\n\n\nArratsaldez | 16:00 – 20:00 | Tailerra + hitzaldiak eta solasaldia\n\n\n\n\n\n\n\nTAilErRa “PLANETARIO DIGITALA” (publiko orokorrarentzat)\n\n\n\nBi saio: 16:00 – 16:50 (euskaraz) | 17:00 – 17:50 horas (gaztelaniaz) \n\n\n\n\n\n\n\nKupula formako planetario digital batean esperientzia murgilgarria\, kosmosari lotutako hainbat alderdi ezagutzeko: Lurraren mugimenduak\, urteko garai bakoitzeko zeruaren itxura eta eklipseen sorrera. Jarduera hau Susana Malónek emangu du\, argi-kutsaduraren arloan espezializatutako astrofisikari eta zientzia-dibulgatzaileak. \n\n\n\n\n\n\n\nParte hartzeko\, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea honako helbide honetan: kzk.ehu@gmail.com. Plaza mugatuak: 30 lagun saio bakoitzean. \n\n\n\n\n\n\n\nHITZALDIAK ETA ONDORENGO SOLASALDIA (18:30 – 20:00)\n\n\n\n\n\n\n\n15 minutuko hiru hitzaldi izango dira Bizkaia Aretoa-EHUko Mitxelena aretoan\, publiko orokorrari irekita\, astrofisika arloko hiru profesionalen parte-hartzearekin. Ondoren 20 minutuko solasaldia izango da ikusle eta hizlarien artean. \n\n\n\n\n\n\n\n18:30 Aurkezpena. \n\n\n\n18:35 – 18:50 Juan Ángel Vaquerizo (ESA) – “Métodos de observación segura de eclipses” (Eklipseak segurtasunez behatzeko metodoak) – gaztelaniaz. \n\n\n\n18:55 – 19:10 Teresa del Río (EHU) – “Lo que un eclipse total revela del sol” (Eklipse oso batek eguzkitaz argitzen duena) – gaztelaniaz. \n\n\n\n19:15 – 19:30 Peio Iñurrigarro (EHU) – “Eklipseak eta iragateak” – euskera. Hitzaldi honek gaztelaniazko aldi bereko itzulpena izango du. \n\n\n\n19:35 – 19:55 Solasaldia Juan Ángel Vaquerizo\, Teresa del Río eta Peio Iñurrigarrorekin.   \n\n\n\n20:00 Amaiera. \n\n\n\n\n\n\n\nSarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren YouTube kanalaren bidez. Informazio gehiago izanez gero\, kontsultatu ekitaldiaren egitaraua.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/eguzki-eklipse-osoa-jardunaldia/
LOCATION:Bizkaia Aretoa-EHU\, Abandoibarra Etorbidea\, 3\, Bilbo
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2026/04/720KZK-Eklipsea_Orokorra-EUS_web-scaled.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR