














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20240331T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20241027T010000
END:STANDARD
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20250330T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20251026T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240426T000000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240507T235959
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240429T084454Z
LAST-MODIFIED:20240429T084455Z
UID:211609-1714089600-1715126399@katedra.eus
SUMMARY:Zientzia Kalean erakusketa ikusgai dago maiatzaren zazpira arte Ordizian
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nZientzia Kalean erakusketa Ordizian bisitatu daiteke maiatzaren zazpira arte. Esposizioa hamaika infografiek osatzen dute eta Nikolas Lekuona plazan dago. \n\n\n\n\n\n\n\nHerri ezberdinetan egon den erakusketa ibiltaria osatzen duten irudietan egunero inguruan ditugun\, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez\, infografien bitartez mugikorren\, barra kodeen\, txertoen\, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da. Horretaz gain\, jogurten\, garagardoaren\, zuhaitzen hostoen\, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak ere ezagutzeko aukera izango du bisitariak. \n\n\n\n\n\n\n\nErakusketara hurbiltzen direnek\, irudiak ikusteaz gain\, infografiak deskargatzeko aukera izango dute QR kode baten bitartez. Zientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da. Azken hilabeteetan herri ezberdinetan jarri da erakusketa eta\, oraingoan\, Katedraren eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren eskutik heldu da Ordiziara.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientzia-kalean-erakusketa-ikusgai-dago-maiatzaren-zazpira-arte-ordizian/
LOCATION:Nikolas Lekuona plaza\, Nikolas Lekuona plaza\, Ordizia\, 20240
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/Zientzia-kalean-portada.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240507T000000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240517T235959
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240508T123102Z
LAST-MODIFIED:20240508T123103Z
UID:211682-1715040000-1715990399@katedra.eus
SUMMARY:Zientzia Kalean erakusketa  Lazkaon
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nMaiatzaren 17ra arte Zientzia Kalean erakusketa bisitatu daiteke Lazkaon. Hamaika infografiaz osatutako esposizioa Euskadi Enparantza plazan dago. \n\n\n\n\n\n\n\nHerri ezberdinetan egon den erakusketa ibiltaria osatzen duten irudietan egunero inguruan ditugun\, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez\, infografien bitartez mugikorren\, barra kodeen\, txertoen\, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da. \n\n\n\n\n\n\n\nHorretaz gain\, jogurten\, garagardoaren\, zuhaitzen hostoen\, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak ere ezagutzeko aukera izango du bisitariak. \n\n\n\n\n\n\n\nErakusketara hurbiltzen direnek\, irudiak ikusteaz gain\, infografiak deskargatzeko aukera izango dute QR kode baten bitartez.  \n\n\n\n\n\n\n\nZientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da. Azken hilabeteetan herri ezberdinetan jarri da erakusketa eta\, Beasain eta Ordizian egon ondoren\, Katedraren eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren eskutik heldu da Lazkaora.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientzia-kalean-erakusketa-lazkaon/
LOCATION:euskadi enparantza\, Euskadi Enparantza\, Lazkao\, 20210
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/Zientzia-kalean-portada.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240510T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240510T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240425T090411Z
LAST-MODIFIED:20240425T090411Z
UID:211587-1715365800-1715371200@katedra.eus
SUMMARY:Adimen artifizialak eragindako erronkak izango dituzte hizpide Zientziaz Blaiko hitzaldiek
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nAdimen artifiziala azken urteetako teknologia entzutetsuenen artean dagoela esan daiteke. Aukera eta erronka asko ekarri dituen tresna da eta\, horren ondorioz\, hainbat dira jendartean sortzen dituen zalantzak eta kezkak. \n\n\n\n\n\n\n\nHoriei erantzuteko asmoz\, Logos Elkarteak adimen artifiziala izango du eztabaidagai aurtengo Zientziaz Blai\, Zientzia eta Gizartea jardunaldian. Bertan hiru adituk adimen artifizialaren ezaugarri ezberdinez hitz egingo dute publiko zabal bati zuzendutako 15 minutuko hiru hitzaldiren eta ondorengo solasaldiaren bitartez. Aurten ere ekimenak Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra\, BCMaterials\, 5001 Bilbao\, Bilbo Zaharra\, San Frantzisko eta Zabala Taldeen Koordinakundeak eta Bidebarrieta Liburutegiaren laguntza izango du. \n\n\n\n\n\n\n\nPablo Garaizar Ingeniaritza Informatikoan doktorea eta Psikologian lizentziatua\, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Adimen artifizialaz fidatu behar gara?hitzaldian lan arloan geroz eta ohikoagoak dira laguntzaile birtualez hitz egingo du azaltzeko nola isuri algoritmikoek giza eskubideetan eragina izan ditzakete. \n\n\n\n\n\n\n\nIsuri horiek ere Naroa Martinez Psikologian doktore eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak Adimen artifizialaren giza-isuriakhitzaldian agertuko dira. Izan ere\, generoarekin lotutako isuriak kopiatzeaz gain\, adimen artifizialak horiek nola hauspotu ditzake azalduko du. \n\n\n\n\n\n\n\nAzkenik\, Itziar Aldabe Konputazio Zientzietan doktorea\, UPV/EHUko irakaslea eta HiTZ zentroko ikertzaileak teknologia horren eta hizkuntzaren arteko loturaz hitz egingo du Hizkuntza gutxituak eta nola biziraun aro digitalean: euskararen eta LLMen kasua hitzaldian. Jardunaldia Bidebarrieta Liburutegian egingo da maiatzaren 10ean\, ostirala\, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera librea izango da edukiera bete arte\, baina streamingez ere ikusi ahal izango da Kulturgunea kanalean. \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldiak eta hizlariak \n\n\n\n\n\n\n\nAdimen artifizialaz fidatu behar gara? \n\n\n\nPablo Garaizar (Deustuko Unibertsitatea) \n\n\n\n\n\n\n\nGure egunerokoan ohikoak bihurtu dira adimen artifizialean oinarritzen diren laguntzaile birtualak. Hala ere\, tresna horiei isuri ezberdinek eragiten diete eta hori kontuan hartu behar da. Hitzaldi honetan adimen artifizialak nola ikasten duen azalduko da eta isuri algoritmikoek gizartearen eskubideetan izan dezaketen eraginaren inguruan hausnartuko da. \n\n\n\n\n\n\n\nPablo Garaizar Ingeniaritza Informatikoan doktorea eta Psikologian lizentziatua da. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza gutxituak eta nola biziraun aro digitalean: euskararen eta LLMen kasua \n\n\n\nItziar Aldabe (UPV/EHU) \n\n\n\n\n\n\n\nChatGPT edo Bing Chat bezalako chatbot-ak ahalbidetu dituzten hizkuntza eredu handiak (LLM) eta\, teknologia horren aurrean\, hizkuntza gutxituen erronkak izango ditu hizpide hitzaldiak. Horretaz gain\, euskararen inguruan abian jarri diren ekimenen inguruan hitz egingo da. \n\n\n\n\n\n\n\nItziar Aldabe Konputazio Zientzietan doktorea\, UPV/EHUko irakaslea eta HiTZ zentroko ikertzailea da. \n\n\n\n\n\n\n\nAdimen artifizialiaren giza-isuriak \n\n\n\nNaroa Martinez (Deustuko Unibertsitatea)  \n\n\n\n\n\n\n\nAdimen artifiziala norbanako eta talde erabakietan eragin nabarmena dauka. Gizakien erabakiak baino hobeak eta objektiboagoak direla ere pentsatzen duenik ere bada. Baina\, adimen artifiziala horren adimentsua eta artifiziala da? Hitzaldi honek gai horren inguruan hausnartuko du eta azpimarratuko du teknologia horrek\, adibidez\, generoarekin lotutako isuriak kopiatu eta anplifikatzen dituela. \n\n\n\n\n\n\n\nNaroa Martinez Psikologian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/adimen-artifizialak-eragindako-erronkak-izango-dituzte-hizpide-zientziaz-blaiko-hitzaldiek/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/04/ciencia-07-scaled.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240522T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240522T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240502T092955Z
LAST-MODIFIED:20240522T101139Z
UID:211645-1716404400-1716409800@katedra.eus
SUMMARY:Dinosauro haragijaleak ehizatzen iberiar penintsulan
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelaniaz \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nMilioika urte igaro dira dinosauroak desagertu zirenetik\, baina indusketek eta fosilek oraindik informazio berria eskaintzen dute gaur egun. Horren adibide da Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileen lana eta Errioxan aurkitu duten dinosaurio haragilaje espezie berria. \n\n\n\n\n\n\n\nEgindako lanek agerian utzi dute orain dela 120 milioi urte inguru horretan orain arte sailkatu gabeko espezie bat bizi izan zela. 1983an Igean (Errioxa hegoaldean) espinosaurido fosilen masailezur eta hortzak aurkitu ziren eta 2005ean\, hezurdura partzial batekin\, Baryonyx espeziekoa zela ondorioztatu zen. Hala ere\, aurkitutako materialaren berrikuspenak espezie berri bat dela adierazten du: Riojavenatrix lacustris espeziea\, alegia. \n\n\n\n\n\n\n\nEspinosauridoak dinosauro teropodoen taldearen barnean kokatzen dira. Ekosistema ezberdinetara moldatzeko gai ziren dinosauroak ziren\, gehienek bi hanken gainean ibiltzeko gaitasuna zuten eta\, gaur egun\, haien oinordeko bakarrak hegaztietan aurki ditzakegu. \n\n\n\n\n\n\n\nHorien inguruan eta iberiar penintsulan izan zuten garrantziaz hitz egingo du Erik Isasmendi ikertzaileak “Dinosauroak ehizatzen iberiar penintsulan” hitzaldian\, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifiko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoaren edizio berrian.  \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldia maiatzaren 22an izango da\, 19:00etan\, Bidebarrieta Liburutegian. Hitzaldirako sarrera librea izango da edukiera bete arte\, baina hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria \n\n\n\nErik Isasmendi Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Saileko ikertzailea eta doktoregaia da. Bere tesian Euskal eta Kantabriar\, Cameroseko eta Pirinio azpiko arroetan Kretazikoan egon ziren dinosauro teropodoen aztarnak aztertzen ari da. Batez ere dinosauro teropodo basalak aztertzen ditu. Horretaz gain\, Afrika iparraldeko eta Hegoamerikako dinosauroak ikertzen ere aritu da.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/dinosauro-haragijaleak-ehizatzen-iberiar-penintsulan/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/05/dino-eus.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240604T090000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240604T180000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240430T100001Z
LAST-MODIFIED:20240516T071722Z
UID:211631-1717491600-1717524000@katedra.eus
SUMMARY:Genero eta zientziaren komunikazioa 2024
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nAurreko urteko harrera onaren ondoren\, Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia bueltan da. Beste behin ere genero ikuspegian oinarritutako zientziaren komunikazioan interesa dutenei zuzendutako ekimena izango da. \n\n\n\n\n\n\n\nAurten 2023ko jardunaldian mahaigaineratu ziren gai ezberdinen inguruko hausnarketa sakonagoa egingo da. Esaterako\, zientzian ari diren emakumeei eragiten dien adinkeriaz hitz egingo da. Diskriminazio bikoitza suposatzen duen fenomeno horretaz gain genero ikuspegiarekin lotutako jardunaldietan gizonezkoen parte hartze txikiaz ere eztabaidatuko da. Azkenik\, zientzia eta berdintasunaz\, ingurumen krisiak emakumeengan duen eraginaz edota arlo teknologikoen horien presentzia txikiaz hitz egingo da. \n\n\n\n\n\n\n\nGeneroa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia ekainaren 4an egingo da Bilboko Iberdrola Dorrean. Hitzaldiak 20 eta 45 minutu ingurukoak izango dira eta goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko seiretan bukatuko dira. Egunean zehar atsedenaldiak egingo dira eta bazkaltzeko tartea ere egongo da. \n\n\n\n\n\n\n\nGeneroa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskampus Fundazioak antolatutako ekimena da\, Eusko Jaurlaritza\, Iberdrola\, EITB eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin. \n\n\n\n\n\n\n\nJardunaldiaren egitaraua hemen ikus dezakezu eta izena esteka honetan eman.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/genero-eta-zientziaren-komunikazioa-2024/
LOCATION:Iberdrola Dorrea\, Euskadi Plaza\, 5\, Bilbo\, 48009
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/04/GeneroYComunicacion2024-EUS-scaled.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240620T090000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240621T133000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240520T120822Z
LAST-MODIFIED:20240520T120904Z
UID:211749-1718874000-1718976600@katedra.eus
SUMMARY:Zientzia\, erlijioa\, nazionalismoa. Ibilbide historikoa eta hausnarketa garaikideak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nEric Hobsbawn historialariak sortutako “tradizio asmatuak” esamoldeak erreferentzia egiten dio nazio modernoek beren legimitimaziorako eratutako historia\, mito eta praktika kolektiboei. Horrela aberriaren sortzaileak\, jatorriarekin eta aurrerapenarekin lotutako idealak edota gorespen nazionaleko zeremoniak ugaldu egin ziren XIX. eta XX. mendeetan\, zeremonia erlijiosoetan ere oihartzuna lortuz.  \n\n\n\n\n\n\n\nHala ere\, historialari eta filosofoek alde batera utzi duten eta zientzia eta erlijioa beti kontrajarrita aurkezten digun “gatazkaren tesi” zaharkituak talde-irudimenean jarraitzen du. \n\n\n\n\n\n\n\nEgoera horren aurrean Zientzia\, erlijioa\, nazionalismoa. Ibilbide historikoa eta hausnarketa garaikideak udako ikastaroak tesi horien jatorri historikoa aztertuko du eta estatu-nazio modernoekin daukaten loturaren inguruan hausnartuko du. Horretaz gain\, europar gizarteetako gaur egungo erronkak ere aztergai izango dira. Izan ere\, kultura-aniztasunak eta migrazioak\, eta espektro politikoaren bi muturretan dauden mugimendu erradikalen agerpenak mota ezberdinetako negazionismo zientifikoak elikatu dituzte. \n\n\n\n\n\n\n\nEkainaren 20an eta 21an Donostiako Miramar Jauregian egingo den udako ikastaroa Jaume Navarro Ikerbasque ikerlaria eta UPV/EHUko irakasleak zuzentzen du. Antolatzaileak UPV/EHUko Integrated History and Philosophy of Science ikerketa taldea eta National Hellenic Foundation dira eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra eta International Network for the Study of Science and Belief in Society ikastaro honetako laguntzaileak dira.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientzia-erlijioa-nazionalismoa-ibilbide-historikoa-eta-hausnarketa-garaikideak/
LOCATION:Miramar Jauregia\, Mirakontxa Pasealekua\, 48\, Donostia\, 20007
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/05/Ciencia-religion-nacionalismo.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240908T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240930T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240910T134938Z
LAST-MODIFIED:20240910T134939Z
UID:212169-1725782400-1727726400@katedra.eus
SUMMARY:GEAS: Lurra aztertzen duten emakumeak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nGEAS: Lurra aztertzen duten emakumeak garai\, testuinguru historiko eta nazionalitate desberdinetako 12 emakume geologori ahotsa emateko bidaia proposatzen du. Erakusketaren protagonista diren emakume guztiek izendatzaile komuna dute: arrasto ezabaezina utzi zuten ezagutzaren geruzei buruz. \n\n\n\n\n\n\n\nBi bisita gidatu egongo dira: irailaren 24an\, gazteleraz\, 18:00etan eta irailaren 26an\, ordu berean\, euskaraz. \n\n\n\n\n\n\n\nBisita gidatuetara joateko\, mezu elektronikoa bidali behar da kzk.ehu@gmail.com helbidera intereseko eguna\, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adierazita.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/geas-lurra-aztertzen-duten-emakumeak/
LOCATION:Bizkaia Aretoa-EHU\, Abandoibarra Etorbidea\, 3\, Bilbo
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/09/GEAS-euskaraz-tw.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240910T000000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240930T235959
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240827T090502Z
LAST-MODIFIED:20240827T090630Z
UID:212068-1725926400-1727740799@katedra.eus
SUMMARY:Bueltan da Bilbo Zientzia Plaza\, zientzia paisaia kulturalean errotzen duen ekimena
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nBilbo Zientzia Plaza\, zientzia-dibulgazioaren ekimen handiena\, bueltan da. Ezagutza zientifikoaren dibulgazioa paisaia kulturalaren elementu bat gehiago bilakatu duen ekimena irailaren 10ean hasi eta 30era arte luzatuko da aurten eta\, beste behin ere\, Euskalduna Bilbao\, Bizkaia Aretoa-UPV/EHU eta Bidebarrieta Liburutegia zientziaz hitz egiteko eszenatoki bihurtuko dira. Bertan hitzaldi\, ikuskizun\, antzerki eta erakusketen bitartez\, zientzia protagonista nagusia bilakatuko da. \n\n\n\n\n\n\n\nBZP irekiko duen lehen ekitaldia 12 emakumezko geologen inguruko GEAS: Lurra aztertzen duten emakumeak erakusketa izango da. Irailaren 10etik 30era arte ikusi ahal izango da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn eta bisita gidatuak egingo dira irailaren 12an (gazteleraz) eta 26an (euskaraz). \n\n\n\n\n\n\n\nIrailaren 19an\, berriz\, aurten itsasoari erreparatuko dion NAUKAS PROren edizio berria egingo da Euskalduna Bilbaon. Bertan Euskal Herriko Unibertsitateko\, Plentziako Itsas Estazioko\, Tecnaliako eta CSICeko ikertzaileek itsasoaz eta bertatik lortu daitezkeen energia berriztagarrien inguruko azken ikerketez hitz egingo dute. \n\n\n\n\n\n\n\nEuskalduna Bilbaoko auditorioa NAUKAS Bilbaoren eszenatokia ere izango da irailaren 20 eta 21ean. Zientziarekin lotutako gai anitzez arituko dira hainbat hizlari\, betiere ekimen honen ezaugarri nagusiak errespetatuz: hitzaldi labur\, atsegin eta dibertigarriak. Horretaz gain\, irailaren 22an\, txikienen txanda izango da NAUKAS Kidsen edizio berrian. Circociencia eta Tor Magoaren ikuskizunek gaztetxoenen interesa piztuko dute. \n\n\n\n\n\n\n\nAzkenik\, Bidebarrieta Liburutegian antzerkia egongo da irailaren 25ean. Javier Fernández Panaderok idatzitako eta Rafa Sánchezek gidatutako eta antzeztutako Soy Jon y estoy muerto sasi-medikuntzaren aurkako alegatua ikusi ahal izango da. Ikuskizunaren ondoren egileekin solasaldia egingo da. \n\n\n\n\n\n\n\nBZP Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Naukasek antolatutako ekimena da. Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu eta Euskampus Fundazioak\, DIPCk\, Metro Bilbaok eta EITBk ere lagundu dute.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/bilbo-zientzia-plaza-zientzia-paisaia-kulturalean-errotzen-duen-ekimena/
LOCATION:Euskalduna Bilbao – Bizkaia Aretoa UPV/EHU
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/BZP.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240912T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240912T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240902T090957Z
LAST-MODIFIED:20240902T090957Z
UID:212094-1726167600-1726173000@katedra.eus
SUMMARY:"El secreto de la naturaleza" dokumentala\, Donostian
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nEuskadiko Filmategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak “El secreto de la naturaleza” dokumentala proiektatuko du. Juan Ignacio Peréz Iglesias Zientzia\, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak aurkeztuko dute filma. \n\n\n\n\n\n\n\nEuskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta K2000k ekoitzitako dokumentalak Pedro Miguel Etxenike fisikariaren bizitza eta zientziaren eta edertasunaren inguruko gogoetak partekatzen ditu. Horren inguruan hitz egingo du Etxenikek\, hain zuzen ere\, dokumentalaren ondoren Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak egingo dion elkarrizketan. \n\n\n\n\n\n\n\nDIPCrekin eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean antolatutako emanaldia irailaren 12an\, 19:00etan\, egingo da Tabakaleran. Emanaldirako sarrerak webaren bitartez edo eraikinaren informazio-gunean lortu ahalko dira.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/el-secreto-de-la-naturaleza-dokumentala-donostian/
LOCATION:Tabakalera\, Plaza de las cigarreras\, 1\, Donostia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/09/el-secreto-de-la-naturaleza-tw-fb.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240919T170000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240919T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240910T115857Z
LAST-MODIFIED:20240910T120309Z
UID:212146-1726765200-1726776000@katedra.eus
SUMMARY:Itsasoko energia berriztagarriek eskainitako aukerak eta kutsaduraren erronka aztergai NAUKAS PROn
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelera \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nItsasoko energia berriztagarriak edota ozeanoetan aurki daitezkeen mikroplastikoen arazoa aurtengo NAUKAS PROn hizpide izango dira\, beste hainbat gairen artean. Izan ere\, aurten ere ikertzaileak Euskalduna Bilbaoko eszenatokira igoko dira arlo horietan egin diren azken ikerketen inguruan hitz egiteko. \n\n\n\n\n\n\n\nOraingo honetan Euskal Herriko Unibertsitateko\, Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU)\, AZTIko\, Tecnaliako edota CSICeko ikertzaileek egindako azken lanen inguruan hitzaldiak eskainiko dituzte. \n\n\n\n\n\n\n\nAurtengo NAUKAS PROren aurtengo edizioa irailaren 19an egingo da\, 17:00etatik aurrera\, programa zabal eta anitza batekin. Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta EITBren Kosmos kanalean ere ikusi ahal izango da streamingez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/itsasoko-energia-berriztagarriek-eskainitako-aukerak-eta-kutsaduraren-erronka-aztergai-naukas-pron/
LOCATION:Euskalduna Bilbao\, Avenida Abandoibarra\, 4\, Bilbao\, 48011
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/09/NAUKAS-PRO-v2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240919T170000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240922T140000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240620T101736Z
LAST-MODIFIED:20240902T080653Z
UID:211907-1726765200-1727013600@katedra.eus
SUMMARY:Prest dugu Naukas Bilbao 2024ren programa
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nZientzia dibulgazioaren ekitaldi handiena Bilbora itzuliko da aurten. Naukas Bilbaoren hamalaugarren edizioa irailaren 19\, 20\, 21 eta 22an egingo da Euskalduna Jauregian eta Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn. Egun horretarako behin-behineko programa ere prest dugu. \n\n\n\n\n\n\n\nAurreko urteetan bezala\, publiko anitz bati zientzia dibulgazioa eskaintzeko asmoarekin\, programa zabal prestatu dugu. Hasteko\, ostegunean Naukas PROren edizio berri bat egingo da. Aurten itsasoaz hitz egingo da eta horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU)\, AZTIko\, CSICeko edota Tecnaliako adituak gonbidatu ditugu.  \n\n\n\n\n\n\n\nOstiralean eta larunbatean Naukas Bilbaon hitzaldi zientifiko laburrak entzuteko aukera egongo da eta igandean\, berriz\, Naukas Kidsen txanda izango da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn. \n\n\n\n\n\n\n\nNaukas ekitaldi guztietan bezala\, sarrera doakoa da eta ez da izenik eman behar. Ekitaldira hurbildu eta sartu besterik ez duzu egin behar.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/naukas-bilbao-2024rako-programa-prest/
LOCATION:Euskalduna Bilbao – Bizkaia Aretoa UPV/EHU
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/06/NAUKAS-CARTEL.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240920T100000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240921T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240911T080136Z
LAST-MODIFIED:20240911T080216Z
UID:212175-1726826400-1726948800@katedra.eus
SUMMARY:Zientzia eszenatokira NAUKAS Bilbaon
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nAurten ere zientzia-dibulgazioaren ekimen ezagunena Bilbora dator. Irailaren 20an eta 21ean zientzia Euskalduna Bilbaoko eszenatokira igoko da berriz ere NAUKAS Bilbaoren edizio berri batean. \n\n\n\n\n\n\n\nOstiral eta larunbatean\, goizez eta arratsaldez\, hamarnaka hizlari Euskalduna Bilbaoko eszenatoki nagusira igoko dira zientziaz hitz egiteko\, betiere NAUKAS formatua errespetatuz. Hau da\, ikusleei hitzaldi entretenigarri\, labur eta umorez beteak eskainiz. Horrela\, zientzia-dibulgazioa hiriko paisaia kulturalaren elementu bat gehiago izango da. \n\n\n\n\n\n\n\nSarrera librea izango da edukiera bete arte eta\, gainera\, streamingez ikusteko aukera egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientzia-eszenatokira-igotzen-da-naukas-bilbaon/
LOCATION:Euskalduna Bilbao\, Abandoibarra Etorbidea\, 4\, Bilbao\, 48011
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/09/NAUKAS-01-scaled.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240922T100000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240922T140000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240910T131317Z
LAST-MODIFIED:20240910T131714Z
UID:212162-1726999200-1727013600@katedra.eus
SUMMARY:Zientzia\, esperimentuak eta magia NAUKAS Kidsen
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nBeste behin ere ikusle gazteenek hitzordua daukate NAUKAS Kidsen. Aurten\, Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn\, zientzia protagonista nagusia izango den bi ikuskizun eskainiko dira. \n\n\n\n\n\n\n\n10:30ean Circonciencia-ren Jugando con fuego ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Bertan\, Aurora Ribosomak eta Armando Neutrinok suaren ezaugarriak erakutsiko dituzte umorez betetako esperimentuen bitartez. \n\n\n\n\n\n\n\n12:00etan Tor magoaren txanda izango da. Amarru ikuskizunean\, magiaren bitartez\, zientziaren sekretuak ezagutzeko aukera egongo da. \n\n\n\n\n\n\n\nIkuskizun bietan sarrera librea izango da edukiera bete arte.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientzia-eta-magia-naukas-kidsen/
LOCATION:Bizkaia Aretoa-EHU\, Abandoibarra Etorbidea\, 3\, Bilbo
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/09/cartel-general-horizontal-scaled.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20240925T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20240925T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240911T114712Z
LAST-MODIFIED:20240911T114712Z
UID:212184-1727290800-1727296200@katedra.eus
SUMMARY:"Soy Jon y estoy muerto" antzezlana Bidebarrieta Zientifikoan
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelera \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nJonek minbizia du eta bere osasuna sasimedikuntzaren esku jartzen du. Hori da Soy Jon y estoy muerto antzezlanaren abiapuntua. Hain zuzen ere\, Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi zientifikoen zikloari hasiera emango dion emanaldia. \n\n\n\n\n\n\n\nSoy Jon y estoy muerto antzezlanak minbizia duen eta kimioterapiari muzin egiten dion protagonistaren istorioa kontatzen du. Sasimedikuntzaren hautua egiten duen pertsonaiaren egoera bere guraso\, anaia txikia\, medikua edo lagunen ikuspuntutik azaltzen duen obra hau sasimedikuntzaren aurkako alegatua da. Antzezlana Javier Fernández Panaderok idatzi eta Rafa Sánchezek zuzendu eta antzezten du. Hain zuzen ere\, emanaldiaren ondoren solasaldia egingo da autorearekin. \n\n\n\n\n\n\n\nProposamen ezberdin horrekin bueltatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako hitzaldi zientifikoen zikloa. Lehen hitzordu hori irailaren 25ean Bilboko Bidebarrieta Liburutegian\, 19:00etan\, izango da Bilbo Zientzia Plaza ekimenaren barnean. \n\n\n\n\n\n\n\nEmanaldirako sarrera librea izango da edukiera bete arte. Hala ere\, Bidebarrieta Zientifikoa zikloko beste hitzaldi guztiak bezala\, streamingez jarraitzeko aukera egongo da Bidebarrieta Liburutegiko Kulturgunea kanalaren bitartez.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/soy-jon-y-estoy-muerto-antzezlana-bidebarrieta-zientifikoan/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/09/SoyJonyestoymuerto.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241004T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241004T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20240927T120926Z
LAST-MODIFIED:20240927T120926Z
UID:212258-1728066600-1728072000@katedra.eus
SUMMARY:Zientziaren Ertzetik: Artearen elementu kimikoak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Euskara \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nEdozein artelanen sorreran ezinbesteko elementuak daude. Arte plastikoari buruz ari bagara\, materia behar da. Baina historian zehar horiek ere aldatuz joan dira eta hainbat izan dira artelanak sortzeko erabilitako materialak. \n\n\n\n\n\n\n\nIzan ere\, artistak erabiltzen dituen materialen ezaugarriak ezagutu behar ditu. Olio pinturaren konposatua\, pigmentuak nola degradatzen diren edota tenpera bat zer den ulertu behar du. Ezagutza hori ezinbestekoa da artearen historian erabili diren elementuen aniztasunagatik. Amalurrak eskainitako pigmentuak\, egurra\, plastikoak edo harriak eta harribitxiak artea sortzeko erabili dira. \n\n\n\n\n\n\n\nHori izango da\, hain zuzen ere\, Zientziaren Ertzetik zikloaren lehen hitzaldiaren gaia. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak antolatutako ekimena martxora arte luzatuko da eta lehen hitzaldi honetan Oskar Gonzalez Mendia Kimika doktore eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak artearekin lotutako gai horien inguruan hausnartuko du “Artearen elementu kimikoak” hitzaldian. \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldia urriaren 4an\, ostirala\, izango da 18:30ean Durangoko liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria \n\n\n\nOskar Gonzalez Mendia Kimika Analitikoan doktorea da. Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea izan zen baina\, gaur egun\, Arte Ederretako Fakultateko Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko graduan irakaslea da. ¿Por qué los girasoles se marchitan? liburuaren egilea da\, hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du eta zientzia dibulgatzailea da.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientziaren-ertzetik-artearen-elementu-kimikoak/
LOCATION:Bizenta Mogel Biblioteka\, Komentukalea\, 8\, Durango
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/12/Zientziaren-ertzetik-hd.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241016T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241016T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241001T103031Z
LAST-MODIFIED:20241001T103033Z
UID:212290-1729105200-1729110600@katedra.eus
SUMMARY:Bidebarrieta Zientifikoa: Garuneko aldaketak haurdunaldian eta amatasunean
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gazteleraz \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nHaurdunaldiak emakumearen gorputzeko ia organo guztiak aldatzen dituela gauza jakina da\, baina aldaketa horiek garunari ere eragiten diete. Hau da\, haurdunaldiarekin eta amatasunarekin lotutako aldaketa fisiologiko eta neuronalak gertatzen dira.  \n\n\n\n\n\n\n\nGai horren inguruan arituko da Susana Carmona\, psikologo klinikoa eta Neurozientzietan doktorea “Garuneko aldaketak haurdunaldian eta amatasunean” hitzaldian\, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloan.  \n\n\n\n\n\n\n\nBertan animalia-ereduen literatura berrikusiko du Carmonak\, baita haurdunaldiko hormonek garun-aldaketetan duten papera eta amaren jokabideari egiten dioten ekarpena ere. Gizakietan egindako neuroirudi ikerketa urriak baina sendoak aurkeztuko ditu\, haurdunaldiak egokitzapen neuroanatomiko sakonak\, dinamikoak eta iraunkorrak dakartzala frogatuz. \n\n\n\n\n\n\n\nCarmonak bere ibilbidea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan\, Columbiako Unibertsitatean edo Massachussets Institute of Technologyn garatu du. Horietan ikerkuntzan eta irakaskuntzan aritu da. \n\n\n\nHorretaz gain\, 50 artikulu zientifiko argitaratu ditu eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du. Gaur egun Gregorio Marañón ospitaleko Osasun Ikerketarako Neuromaternal Institutuko burua da.  \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldia urriaren 16an izango da\, 19:00etan\, Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte\, baina hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/bidebarrieta-zientifikoa-garuneko-aldaketak-haurdunaldian-eta-amatasunean/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/10/cambios-eus.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241028T000000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241110T235959
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241022T112412Z
LAST-MODIFIED:20241022T130037Z
UID:212394-1730073600-1731283199@katedra.eus
SUMMARY:Zientzia Kalean erakusketa Donostian ikusgai
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nEgunero erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen atzean ikerketa lan sakona eta ezagutza zientifikoa daude. Zalantzarik gabe\, gure egunerokoa errazten duten produktu horiek erakusten dute zientziaz inguratuta gaudela. \n\n\n\n\n\n\n\nBaieztapen horretatik abiatuta Zientzia Kalean erakusketak kotxe batek edo telefono mugikor batek nola funtzionatzen duten azaltzen du. Baita ere\, zer nolako ezagutza zientifikoa dagoen ogi edo yogurtaren produkzioan.  \n\n\n\n\n\n\n\nErakusketa NorArte Visual Science ilustrazio zientifikoaren estudioak egindako 11 infografiaz osatuta dago. Nafarroako eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileen aholkularitza zientifikoa izan du eta ikusgai egongo da Carlos Santamaria Zentroan urriaren 28tik azaroaren 10era arte. \n\n\n\n\n\n\n\nEsposizioa Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntza izan du.  \n\n\n\n\n\n\n\nEkimena Zientzia Astea\, UPV/EHUko Zientzia\, Teknologia eta Berrikuntzaren asteko programaren barnean antolatzen da.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientzia-kalean-erakusketa-donostian-ikusgai/
LOCATION:Centro Carlos Santamaría – UPV/EHU\, Plaza Elhuyar\, 2\, Donostia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/10/Zientzia-Kalean-portada.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241106T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241212T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241022T153155Z
LAST-MODIFIED:20241023T071756Z
UID:212403-1730880000-1734033600@katedra.eus
SUMMARY:Surfa eta Zientzia erakusketa Bilbon
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nSurflariek olatuen gainetik irrist nola egiten duten badakizu? Nola sortzen dira olatu horiek? Zalantzarik gabe\, surfaren atzean zientzia asko dago eta erakusketa honek galdera horien erantzunak bildu ditu. \n\n\n\n\n\n\n\nSurfa eta Zientzia erakusketak kirol horrek zientziarekin daukan harremana azaltzen du infografiekin\, ikusentzunezko materialarekin\, olatuak sortzen dituen tanke batekin eta surferako erabiltzen diren surfeko ohol eta neopreno ezberdinen bitartez. Elementu horiekin guztiekin bisitariak ulertuko du surfeko oholek nola egiten duten irrist\, olatuak nola sortzen diren eta fisikako zein legek daukan eragina kirol honetan.  \n\n\n\n\n\n\n\nSurfa eta Zientzia erakusketa 2021. urtean ekin zion bere bideari Donostia International Physics Center (DIPC)\, Donostiko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik. Kostaldeko hainbat herritan ikusgai egon ondoren orain Bilbon bisitatu daiteke Euskampus Fundazioa\, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Sopelako Peña Txuri Surf Eskolaren laguntzari esker. \n\n\n\n\n\n\n\nErakusketa azaroaren 6tik abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn Zientzia Astea programaren barnean\, UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzari esker. Gainera esposizioa bisita gidatuen bitartez ikusteko aukera egongo da surfa egiten duten UPV/EHUko Fisikako ikasleen eskutik. \n\n\n\n\n\n\n\nBisita gidatuak azaroaren 7an (osteguna) eta 8an (ostirala) 17:00etatik 19:30ra arte egingo dira. Azaroaren 9an (larunbata) 12:00etatik 13:00etara egingo dira. Ez da beharrezkoa izena ematea. Bizkaia Aretoa-UPV/EHUra hurbiltzearekin nahikoa da.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/212403/
LOCATION:Bizkaia Aretoa-EHU\, Abandoibarra Etorbidea\, 3\, Bilbo
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/png:https://katedra.eus/app/uploads/2024/10/Surfa-eta-Zientzia-2024.png
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241115T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241115T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241015T134912Z
LAST-MODIFIED:20241029T115420Z
UID:212372-1731695400-1731700800@katedra.eus
SUMMARY:Zientziaren Ertzetik: Naturaren Sekretua dokumentalaren emanaldia eta Pedro Miguel Etxenikerekin solasaldia
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nEuskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren Sekretua dokumentala Bizenta Mogel Bibliotekarekin batera antolatutako Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen zikloaren barnean ikusi ahal izango da. \n\n\n\n\n\n\n\nIkus-entzunezko lan horrek Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren\, Donostia International Physics Center-eko (DIPC) presidentearen eta Jakiundeko (Euskal Herriko Zientzien\, Arteen eta Letren Akademia) ohorezko presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da. \n\n\n\n\n\n\n\nDokumentala zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere\, Etxenikeren hitzetan\, zientzia “etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua\, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da”. \n\n\n\n\n\n\n\nHorrela\, 55 minutuko iraupena duen lanean\, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari\, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz. \n\n\n\n\n\n\n\nJosé Antonio Pérez Ledo dokumentalaren zuzendariaren ustetan\, Etxenikeren komunikatzeko modua oso garrantzitsua da dokumentalean. “Lilura\, harridura eta umorea ideiak transmititzeko tresna bikaina direla dakien zientzialariaren tonua da. Emozioak arrazoi gorenaren edukitzailerik onena direla dakienarena. Horregatik elkarrizketan Etxenikek hamarkadetan zehar landutako teoriak modu liluragarrian eta pasioz garatzen ditu”\, azpimarratzen du Pérez Ledok. \n\n\n\n\n\n\n\nNaturaren Sekretua dokumentalaren proiekzioa Jone Guenetxea Anboto astekariko zuzendariak gidatutako solasaldirako abiapuntu izango da. Bertan\, bertaratutakoek Etxenikerekin hitz egin ahal izango dute eta planteatutako hausnarketetan lagundu. Proiekzioa eta solasaldia azaroaren 15ean\, ostirala\, egingo dira 18:30ean Durangoko San Agustin Kulturgunean.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientziaren-ertzetik-naturaren-sekretua-dokumentalaren-emanaldia-eta-pedro-miguel-etxenikerekin-solasaldia/
LOCATION:San Agustin kulturgunea\, San Agustinalde kalea\, 12\, Durango\, 48200
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/10/Zientziaren-Ertzetik-Etxenike.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241204T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241204T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241113T114001Z
LAST-MODIFIED:20241129T131312Z
UID:212638-1733338800-1733344200@katedra.eus
SUMMARY:Ezagutza zientifikoak eta bertsoek bat egingo dute Euskararen Astean
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Euskara \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nAbenduarekin batera Euskararen Astea helduko da eta\, horren barnean\, UPV/EHUko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak\, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak Bertsozientziaren edizio berri bat antolatu dute.  \n\n\n\n\n\n\n\nAurten ere bertsolaritzak eta ezagutza zientifikoak bat egingo dute oholtza gainean “Jakinduriek mundue erreko dau” lelopean.  \n\n\n\n\n\n\n\nOraingo honetan\, Idoia Torregarairen gidaritzapean\, Iruri Altzerrekak eta Julio Sotok bertsoak jarriko dizkiete Cecilia Fernández\, Oier Pedrera eta Aloña Aldasoro ikertzaileek jorratutako gaiei.   \n\n\n\n\n\n\n\nFernández Hizkuntzalaritzako doktoregaia da UPV/EHUn eta Pau eta Aturrialdeko Unibertsitatean eta hizkuntzen zailtasunaz hitz egingo du. Ikuspegi zientifiko batetik Hizkuntza bat zaila izan daiteke? galderari erantzungo dio.  \n\n\n\n\n\n\n\nPedrera\, berriz\, Zientzien Hezkuntzan doktoregaia da eta mendi eta basoetan pertsona askok duten landareekiko itsutasunaz hitz egingo du Ikusezina da berde kolorea? hitzaldian.   \n\n\n\n\n\n\n\nAzkenik\, Genetika\, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia sailean tesia egiten ari den Aldasorok txakurren jatorriaren inguruan hausnartuko du Txakurraren jatorriaz mintzo den fosil zaharrena berbaldian.  \n\n\n\n\n\n\n\nBertsozientziaren saioa abenduaren 4an asteazkena\, arratsaldeko zazpietan\, egingo da Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte. 
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/ezagutza-eta-bertsoak-bat-egingo-dute-euskararen-astean/
LOCATION:Biblioteca Bidebarrieta\, Calle Bidebarrieta\, 4\, Bilbao
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/11/bertsozientzia-horizontal-11-11-v3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241213T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241213T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241205T162318Z
LAST-MODIFIED:20241205T162628Z
UID:212742-1734114600-1734120000@katedra.eus
SUMMARY:Emakumea eta hizkuntza: ikusezin bihurtzeko hizkuntza estrategiak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nKomunikatzeko ez ezik\, markoak ezartzeko ere balio duen tresna da hizkuntza. Izan ere\, komunikazio- eta kognizio-tresna gisa\, hizkuntzari erabilera desberdinak eman zaizkio. Batzuetan oharkabean pasatzen den zerbait da\, baina eragin argia izan dezake egunerokoan\, emakumeak ikusezin bihurtzeraino. \n\n\n\n\n\n\n\nHain zuzen ere\, horixe izango da Lorena Pérez Hernándezek UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik hitzaldi zikloan eskainiko duen Emakumea eta hizkuntza: ikusezin bihurtzeko hizkuntza estrategiak hitzaldiaren gai nagusia. Hitzaldia abenduaren 13an\, ostirala\, egingo da Durangoko liburutegian\, 18:30ean. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria \n\n\n\nLorena Pérez Hernández\, Errioxako Unibertsitatean doktorea eta Ingeles Filologian katedraduna da.  Zaragoza eta Manchesterreko Unibertsitateetan ikerketa-egonladiak egin ditu eta Berkeleyko Unibertsitatean egon da. \n\n\n\n\n\n\n\nEra berean\, Lexicon Branding (AEB) enpresarentzat hizkuntza-aholkularia da. Bere portfolioan\, besteak beste\, BlackBerry\, HP\, Pentium\, OpticWhite eta PowerBook marka komertzialak daude. Grupo Iberus Cognición en Accion (Campus Iberus) eta Grupo Riojano de Investigación en Semántica\, Sintaxis y Uso del Lenguaje (Errioxako Unibertsitatea) taldeetako kidea da. \n\n\n\n\n\n\n\nBere ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbide zabalaz gain\, hizkuntzari eta kognizioari buruzko bi liburu eta 60 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu eta Principia aldizkarian\, Brandemia atarian eta The Conversation-en kolaboratzen du.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/emakumea-eta-hizkuntza-ikusezin-bihurtzeko-hizkuntza-estrategiak/
LOCATION:Bizenta Mogel Biblioteka\, Komentukalea\, 8\, Durango
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/12/Zientziaren-ertzetik-hd.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20241218T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20241218T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241118T140706Z
LAST-MODIFIED:20241126T145430Z
UID:212673-1734548400-1734553800@katedra.eus
SUMMARY:Bidebarrieta Zientifikoa. Teknologia kuantikoak: zer da hori?
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Euskara \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nAzken urteetan teknologia kuantikoen esparruan hainbat aurrerapauso eman dira. Horren adibide da\, esaterako\, datorren urtean IBM konpainiak\, Basque Quantum proiektuaren barnean\, Donostian jarriko duten superordenagailu kuantikoa. Basque Quantum Eusko Jaurlaritzak sustatuko ekimen estrategikoa da Gipuzkoako\, Bizkaiako eta Arabako Foru Aldundiekin batera. \n\n\n\n\n\n\n\nHorrelako tresna batek\, kalkuluak azkarrago egiteko daukan gaitasunagatik orain arte konponezinak ziren arazoei aurre egiteko atea zabaltzen du. \n\n\n\n\n\n\n\nIzan ere\, konputazio kuantikoen ezaugarri nagusia da bit-etan oinarritu beharrean qubit-etan lan egiten duela. Horrek ahalbidetzen du ordenagailuak askoz ere arinago lantzea informazioa eta horrek hainbat ate zabaldu ditzake. Baina ez hori bakarrik. Teknologia kuantikoek arlo ezberdinetan inpaktu handia izan ditzakete. Esaterako\, material berriak diseinatu ahalko dira\, botika espezifikoak sortu edota ikerketaren optimizazioa hobetu. \n\n\n\n\n\n\n\nTeknologia kuantikoa: zer da hori? \n\n\n\n \n\n\n\nHorretaz hitz egingo du\, hain zuzen ere\, Javier Aizpurua Basque Quantum (BasQ) ekimeneko zuzendaria eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakaslea Teknologia kuantikoa: zer da hori? hitzaldian. \n\n\n\n\n\n\n\nHizkera erraz eta hurbilean Aizpuruak konputazio kuantikoaren oinarrizko deskribatuko ditu eta teknologia horrek zein ondorio izango dituen azalduko du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren edizio berrian. Hitzaldia abenduaren 18an izango da\, Bidebarrieta Liburutegian\, 19:00etan.  \n\n\n\n\n\n\n\nSarrera librea izango da edukiera bete arte eta streaming bidez ere ikusi ahal izango Kulturgunea kanalean. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria \n\n\n\n \n\n\n\nJavier Aizpurua Basque Quantum (BasQ) ekimeneko zuzendaria eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakaslea da. Bere doktorego ikasketak bukatu eta gero\, bi ikerketa egonaldi burutu zituen\, bata Suedian eta bestea Estatu Batuetan. Atzerritik bueltatzean\, Donostian Nanofotonikaren teoriaz arduratzen zen bere ikerketa taldea osatu zuen\, eta\, hortik aurrera\, argia eta materiaren arteko elkarrekintza kuantikoa ikasi du bere taldearekin batera.  \n\n\n\n\n\n\n\nAzken aldi honetan zenbait sari jaso ditu bere zientzia ekarpenengatik\, besteak beste\, Euskadi ikerketa saria 2022an. BasQ ekimenaren zuzendaritza bere gain hartu berri du azken urte honetan\, eta\, ekimen honen bidez\, Euskadi ikerketaren eta talentuaren alorretan teknologia kuantikoen garapenean lider gisa kokatzea du helburu\, teknologia horietan nazioartean erreferente bihurtuz.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/bidebarrieta-zientifikoa-teknologia-kuantikoak-zer-da-hori/
LOCATION:Biblioteca Bidebarrieta\, Calle Bidebarrieta\, 4\, Bilbao
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/11/tecnologia-10.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250110T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250110T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241213T101119Z
LAST-MODIFIED:20241213T115816Z
UID:212780-1736533800-1736539200@katedra.eus
SUMMARY:Zientziaren Ertzetik: Bakterio ahaldunak? Antibiotikoekiko erresistentzia garatu duten bakterioak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Euskara \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nOhikoa da entzutea bakterioek geroz eta erresistzentzia handiagoa erakusten dutela antibiotikoen aurrean. Arazo hutsala eman dezake\, baina antibiotikoekiko erresistentzia horrek badu bere garrantzia. Are gehiago\, bakterio horien ugaritzea mehatxu biologiko bihurtu da eta horrek arriskuan jartzen du gure etorkizuna eta osasuna. \n\n\n\n\n\n\n\nBaina\, zer dela eta gertatzen da hori eta zeintzuk izan daitezke horren ondorioak? Zientziak egoera horri aurre egiteko erantzunik aurkitu du? Galdera horiei erantzungo die\, hain zuzen ere\, Itziar Alkorta Calvo Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle eta ikertzaileak Bakterio ahaldunak? Antibiotikoekiko erresistentzia garatu duten bakterioak hitzaldian.   \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldia urtarrilarren 10ean\, 18:30ean\, izango da Durangoko Bizenta Mogel Bilbiotekan liburutegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen zikloaren barnean. \n\n\n\n\n\n\n\nSarrera librea izango da edukiera bete arte eta streamingez jarraitzeko aukera ere egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria \n\n\n\n\n\n\n\nItziar Alkorta Calvo: Biokimikan doktorea\, Biokimika eta Biologia Molekularreko Saileko irakasle titularra UPV/EHUn eta unibertsitate bereko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako (SGIker) zuzendaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kimikan lizentziatu eta Biokimikan espezializatu zen. Doktore-tesia unibertsitate bereko Biokimika eta Biologia Molekularreko Sailean egin zuen eta doktorego-osteko ikerketa egin zuen Berkeleyn.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientziaren-ertzetik-bakterio-ahaldunak-antibiotikoekiko-erresistentzia-garatu-duten-bakterioak/
LOCATION:Bizenta Mogel Biblioteka\, Komentukalea\, 8\, Durango
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/12/Zientziaren-ertzetik-hd.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250115T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250115T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20241212T142804Z
LAST-MODIFIED:20241230T122144Z
UID:212771-1736967600-1736973000@katedra.eus
SUMMARY:Bertsomatika: matematika eta bertsoak uztartzen dituen ekimena
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Eleanitza \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nBertsomatika 2025 urterako Bidebarrieta Zientifikoaren lehen proposamena da. Ekimen honek matematika eta bertsolaritza uztartuko ditu\, ezagutzaren eta kulturaren adar horren arteko elkarrizketa sortuz. \n\n\n\n\n\n\n\nProposamen honek bi elementu oso desberdin ditu. Alde batetik\, María Ángeles García Ferrero Madrilgo Matematika Zientzietako Institutuko zientzialari titularrak\, Kiko “Dr. Hipotenusa” Belchí irakasle eta dibulgatzaile zientifikoak eta Álvaro Lozano Rojo Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularrak emango dituzten hitzaldi matematikoak daude eta\, bestetik\, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio gai horiek oinarri hartuta jarritako bertsoak. \n\n\n\n\n\n\n\nEkitaldia Espainiako Matematika Elkarteak (RSME) antolatutako VII. Ikasle Gazteen Kongresuaren harira egiten da. Marta Macho-Stadler eta Raul Ibañez UPV/EHUko irakasleak arituko dira aurkezle lanetan eta BCAM (Basque Centre for Applied Mathematics)\, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bidebarrieta Liburutegiaren laguntza izan du ekimenak. \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldiak gaztelaniaz eta bertsoak euskaraz izango dira\, baina Leire Vargas itzultzaile eta idazleak aldi bereko itzulpena egingo du. \n\n\n\n\n\n\n\nBertsomatika Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egingo da urtarrilaren 15ean\, 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlariak \n\n\n\n\n\n\n\nMaría Ángeles García Ferrero: Matematikako doktorea eta Madrilgo Matematika Zientzien Institutuko zientzialari titularra da. Hainbat erakundetan lan egin du\, hala nola Bartzelonako Unibertsitatean\, BCAMen\, Heidelbergeko Unibertsitatean eta Leipzigeko Matematikako Max-Planck Institutuan. Bere interes zientifikoak deribatu partzialetako ekuazioak\, alderantzizko problemak eta fisika matematikoa dira. \n\n\n\n\n\n\n\nKiko “Hipotenusa doktorea” Belchi: Matematikan doktorea. Estatu Batuetako\, Erresuma Batuko eta Espainiako unibertsitateetan irakasle eta ikertzaile izan da. Britainiar Parlamentuan edo Japonian dibulgazio zientifikoa egiteaz gain\, matematikako bideo dibertigarriak argitaratzen ditu eta Bartzelonan bakarrizketa komikoak egiten aurki dezakezu. Gaur egun institutuko irakaslea da eta topologia fisika kuantikoan nola aplikatu ikertzen ari da. \n\n\n\n\n\n\n\nÁlvaro Lozano Rojo: irakasle titularra Zaragozako Unibertsitatean\, eta doktorea UPV/EHUn. Bere ikerketa sistema dinamikoetan eta bere aplikazioetan oinarritzen da\, biologiaren eremuan arreta berezia jarriz.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/212771/
LOCATION:Biblioteca Bidebarrieta\, Calle Bidebarrieta\, 4\, Bilbao
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2024/12/2202556-mtr_2027352988332469070.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250128T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250128T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20250113T160553Z
LAST-MODIFIED:20251211T093058Z
UID:212792-1738089000-1738094400@katedra.eus
SUMMARY:Dioxinak: mugarri historikoak\, erraustegiak eta Zaldibarko zabortegia
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nDioxinek eta furanoek 210 konposatu kimiko ezberdineko familia osatzen dute\, literatura zientifikoan “kongenereak” deitu ohi direnak eta\, kasu batzuetan\, benetan toxikoak dira nahiz eta dosiak oso txikiak izan. \n\n\n\n\n\n\n\nIzan ere\, dioxinak eta furanoak nazioartean onartutako 12 kutsatzaile organiko iraunkorretako bi dira. Azpiproduktu horiek ez dira inoiz helburu komertzialekin ekoitzi. Horien jatorria herbizida edo intsektiziden produkzioarekin\, industria edo erraustegiekin lotutako giza jarduerarekin eta sumendien edo suteak bezalako fenomeno naturalekin erlazionatuta dago. \n\n\n\n\n\n\n\nHortik abiatuta Yanko Iruin Zientzia Kimikoetako doktoreak dioxinen historia aztertuko du Dioxinak: mugarri historikoak\, erraustegiak eta Zaldibarko zabortegia hitzaldian\, Iurretako Udal Liburutegiak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Agora\, Ezagutzaren Plaza zikloaren barruan. \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldia dioxinen aurrekari historikoetatik hasi eta  Zubietako erraustegia edo Zaldibarko zabortegien kasuetarainoko ibilbidea egingo du animaliengan duten toxikotasunaren lehen ebidentziak\, Vietnamgo gerrako “agente laranjaren” deribatua edo Seveso eztanda bezalako mugarriak aipatuz. \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldi-solasaldia urtarrilaren 28an izango da\, 18:30ean\, Iurretako Udal Liburutegian. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera librea eta doakoa da\, baina aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera e-mail bat bidaliz edo 946812726 telefonora deituz. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria \n\n\n\n\n\n\n\nJuan José (Yanko) Iurin Sanz Kimikan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean eta doktoregoa UPV/EHUn egin zuen. Kimika Fisikoko katedraduna izan da unibertsitate bereko Kimika Fakultatean. 19 doktore-tesi zuzendu ditu eta bi liburu eta 132 artikulu argitaratu ditu polimeroen edo plastikoen arloko nazioarteko aldizkarietan. Gainera\, Material Polimerikoen Institutuaren (POLYMAT) sortzaileetako bat eta\, 1999tik 2013ra\, zuzendariordea izan da. Horretaz gain\, 2006tik El Blog del Buhon kimikari buruz dibulgatzen du.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/agora-ezagutzaren-plaza-dioxinak-mugarri-historikoak-erraustegiak-eta-zaldibarko-zabortegia/
LOCATION:Herri Biblioteka\, Bidebarrieta\, 4\, Iurreta
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2025/01/Agora.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250207T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250207T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20250123T152308Z
LAST-MODIFIED:20250205T085641Z
UID:213033-1738953000-1738958400@katedra.eus
SUMMARY:Zientziaren Ertzetik: Genetikaren gaurko mugarriak
DESCRIPTION:Detalles \n\n\n\n\nData y hora: \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Euskara \n\n\n\nStreaminga: Bai \n\n\n\n\n\n\n\nLugar \n\n\n\n\n\n\n\n\nGenetikak eta haren ikerketak espektatibak\, itxaropenak eta kezkak sortzen dituzte. Fenomeno hori ez da arraroa\, hedabideetan genetikarekin zerikusia duten gaien presentzia eta jarraipena kontuan hartzen badugu. Presentzia mediatikoaz harago\, genetikaren historia gure osasuna eta bizitza irauli duten une garrantzitsuez josita dago\, eta gertakari hauek herritarren interesa pizten dute. Mugarri gehienak onuragarriak badira ere\, badago baten bat kaltegarria ere izan daitekeena. \n\n\n\n\n\n\n\nKoldo Garcia Etxebarria ikertzaileak “Genetikaren gaurko mugarriak” hitzaldia eskainiko du\, eta bertan\, gaur egungo genetika ulertzeko hiru mugarri izango ditu ardatz: gene-informazioaren ulermena\, geneen edizioa eta genetikaren dibulgazioa. \n\n\n\n\n\n\n\nUPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak antolatutako Zientziaren Ertzetik hitzaldi zikloan izango da “Genetikaren gaurko mugarriak”\, hitzaldia otsailaren 7an\, ostirala\, Durangoko liburutegian\, 18:30ean.  \n\n\n\n\n\n\n\nSarrera librea izango da lekuak bete arte eta streamingez jarraitzeko aukera ere egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria\n\n\n\nKoldo Garcia Etxebarria biologoa eta genetikan doktorea da. Ikertzaile gisa\, UPV/EHUn\, Bartzelonako Biologia Ebolutiboaren Institutuan eta Biogipuzkoan egin du lan\, eta genetikaren hainbat alderdi aztertu ditu horietan guztietan. \n\n\n\n\n\n\n\nDibulgatzaile gisa\, urte asko daramatza genetika eta zientziaren gizarte-ardura herritarrengana gerturatzen eta\, gaur egun\, Biogipuzkoako Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna da.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientziaren-ertzetik-genetikaren-gaurko-mugarriak/
LOCATION:Bizenta Mogel Biblioteka\, Komentukalea\, 8\, Durango
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2025/01/Zientziaren-ertzetik-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250212T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250212T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20250124T091815Z
LAST-MODIFIED:20250124T130646Z
UID:213042-1739385000-1739392200@katedra.eus
SUMMARY:2025eko Darwinen Egunean gure espeziearen berezitasuna izango da mintzagai eboluzioaren bidez
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\nStreaminga: Bai  \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\n\nOtsailaren 12an\, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian\, 18:30ean\, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak Charles Darwinen jaiotza oroituko dute bi hitzaldirekin\, gure espeziearen berezitasunari begirada zabala eskaintzeko asmoz. Hizlariak izango dira\, batetik\, Conchi de la Rúa Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Biologikoko katedraduna\, eta\, bestetik\, Ignacio Martínez Alcalako Unibertsitateko Antropologia Fisikoko katedraduna eta Mercedes  Conde Alcalako Unibertsitateko Antropologia Fisikoko doktorea. \n\n\n\n\n\n\n\nEgitaraua\n\n\n\nConchi de la Rúak “La huella de especies humanas del pasado en nuestro genoma” (Iraganeko giza espezieen arrastoa gure genoman) hitzaldia emango du eta Ignacio Martínezek eta Mercedes Condek “Primate altruista”. Mintzaldietan hizlariek gaur egun giza eboluzioaren esparruan egiten ari diren ikerketen emaitzak erakutsiko dituzte\, horiei esker\, gure espeziearen historia eta gizakien berezko ezaugarri batzuen sorrera ulertzeko aukera baitugu.  \n\n\n\n\n\n\nHorrela\, Conchi de la Rúa UPV/EHUko ikertzaileak azalduko du DNA fosilaren azterketari esker jakin ahal izan dela iraganean giza espezie ezberdinen arteko hartu-emanak egon zirela. Paleogenomikari esker\, jakina da neandertalak eta denisovarrak duela 40 000 urte inguru\, Afrikatik hainbat migrazio-boladaren ondoren Eurasiara iritsi ziren lehen sapiensekin bizi izan zirela. Ignacio Martínezek eta    \n\nMercedes Condek\, Alcalako Unibertsitateko ikertzaileek\, biologia ebolutiboan gehien eztabaidatu den gaietako bati ekingo diote: altruismoaren jatorria. Altruismoa gizakion ezaugarri berezienetako bat da\, eta haren eboluzio-historia ezagutzea garrantzitsua da gizateria ulertzeko. Altruismoaren jatorriak zerikusi zuzena du pertsona kalteberen edo zaurgarrien zaintzarekin. Alderdi hori erregistro fosilean aztertu daiteke\, eta auzi horri buruzko argitasun gehien ematen duten giza fosilak Espainiako bi aztarnategitan agertu dira: Atapuercan (Burgos) eta Cova Negran (Valentzia). \n\n\n\n\n\n\nEzaugarriak\n\n\n\n2025eko Darwinen Egunak Eusko Jaurlaritzako Zientzia\, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eta ‘El Correo’ egunkariaren laguntza du\, eta otsailaren 12an izango da\, 18:30ean\, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte\, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da KulturguneaTB kanalaren bidez. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlariak\n\n\n\n\nConcepción de la Rúa Vaca Medikuntzan eta Biologian lizentziatua da\, eta Antropologia Biologikoan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da\, eta bertan\, DNA zaharra ikergai duen laborategi bat sortzea sustatu zuen\, arlo honen hastapena izanik. Euskal unibertsitate-sistemako UPV/EHUko Giza Biologia Ebolutiboa ikerketa-talde finkatuaren zuzendaria era bada. Bere ibilbide profesionalean diziplinarteko ikerketa-proiektuak garatu eta gidatu ditu\, eta\, besteak beste\, antzinako gizakien ikerketa paleogenomikoetan nabarmendu da. Gaur egun\, otsoaren etxekotzeari buruzko proiektu batean ari da lanean.  \n\n\n\n\n\nIgnacio Martínez Mendizabal Antropologia Fisikoko katedraduna da Alcalako Unibertsitatean. 1984tik Atapuerca mendilerroko Pleistozeno Aztarnategien ikerketa-taldeko kidea da. 1997an Asturiasko Printzesa Saria jaso zuen ikerketa zientifiko eta teknikoko arloan. Ibilbide luzeko profesionala da eta aditua da giza eboluzioaren arloan. Hainbat inpaktu-artikulu zientifikoren egilea eta nazioarteko proiekzioko hizlaria ere bada. Besteak beste\, ‘El primate que quería volar’ liburuaren egilea da eta\, Juan Luis Arsuagarekin batera\, ‘La Especie Elegido’\, ‘Amalur’ eta ‘Atapuerca y la Evolución Humana’ liburuak argitaratu ditu.\n\n\n\n\n\nMercedes Conde Valverde Antropologia Fisikoan doktorea da eta Alcalako Unibertsitateko Bizitza Zientzien Saileko irakaslea da. Otoakustika Ebolutiboa eta Paleantropologiako Ikerketa Katedra (HM Ospitaleak – Alcalako Unibertsitatea) zuzentzen du\, Binghamton University-ko (SUNY-USA) Antropologia Saileko ikertzaile afiliatua da\, eta Buenos Airesko Unibertsitateko irakasle gonbidatua ere. Atapuercako ikerketa-taldeko kidea da 2012tik\, eta bere ikerlanaren ardatza entzumenaren eboluzioa eta hizkuntzaren jatorria aztertzea izan da. Besteak beste\, ospe handiko aldizkarietan argitaratutako artikulu zientifikoetan parte hartu du eta ‘El lenguaje. En busca de las primeras palabras’ liburuaren egilea da.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/2025eko-darwinen-egunean-gure-espeziearen-berezitasuna-izango-da-mintzagai-eboluzioaren-bidez-2/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2025/01/DarwinenEguna-2025-EUS.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250221T090000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250221T140000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20250130T150755Z
LAST-MODIFIED:20250218T132753Z
UID:213132-1740128400-1740146400@katedra.eus
SUMMARY:Hizkuntza eta kultura-aniztasuna hezkuntzan izango dira hizpide Hezkuntza-frogak jardunaldian
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\nStreaminga: Bai \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nHezkuntza-frogak jardunaldia bueltan da beste urte batez\, ebidentzia zientifikotik abiatuta egungo hezkuntza-estrategien eraginkortasuna berrikusteko. Mintegiaren zazpigarren edizioan aztertuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira: ahozko hizkuntzaren garapena haurtzaroan\, gai berari buruzko errealitate desberdinak sortzeko duen ahalmena\, eta ingurune kultura-aniztunetako ikaskuntzaren aberastasuna. \n\n\n\n\n\n\n\nEkitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bilboko Hezkuntza Fakultatearen arteko lankidetzari esker burutuko da otsailaren 21ean\, goizeko 9:15ean hasita eguerdiko 13:40ak arte. Jardunaldia UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko (Leioa) Juliana Agirrezabala aretoan izango da.  Hitzaldiak Euskal Herriko eta Espainiako aditu ugarik emango dituzte; batez ere\, hezkuntza\, heziketa eta irakaskuntza arloko jakitunak izango dira hizlariak.  \n\n\n\n\n\n\n\nMintegiaren zazpigarren edizioa hezkuntza arloko profesionalei eta\, etorkizunean\, kolektibo horretako kide izango direnei zuzenduta dago. Helburua da gaur egun erabiltzen diren estrategien baliagarritasunari buruzko hausnarketa partekatua ahalbidetzea\, ebidentzia zientifikotik abiatuta. \n\n\n\n\n\n\n\nEgitaraua\n\n\n\nJardunaldiak 30-40 minutuko iraupena izango duten bost hitzaldi izango ditu\, gaur erabiltzen diren hezkuntza-praktikak ebidentzia zientifikoarekin kontrastatzeko. \n\n\n\n\n\n\n\nLehenengo\, Julián Palazónek\, Hezkuntza Zientzietan doktore\, psikologo eta pedagogoak\, haur hezkuntzan ahozko hizkuntza garatzeko programetan zentratutako hitzaldi batekin emango dio hasiera jardunaldiari. Kontzientzia fonologikoaren garapenarekin\, hiztegiarekin eta gaitasun narratiboekin zerikusia duten programak izango ditu hizpide. Jarduera horiek babesten dituzten ebidentzia zientifikoez baliatuko da\, funtsezkoak baitira irakurketa ikasteko eta irakurmena garatzeko. \n\n\n\n\n\n\n\nLorena Pérezek hartuko dio lekukoa\, Errioxako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Kognitiboko katedradunak\, gai berari buruzko errealitate anitzak sortzeko hizkuntzak duen boterea erakusteko. Hitzaldian Espainiako hezkuntzaren ikuspegi ezberdinetako adibideak plazaratuko ditu\, esaterako\, egungo diskurtsoa zein den adieraziko du eta iritzi eta politika publikoetan duen eragina. \n\n\n\n\n\n\n\nEskola-liburutegia da gure ondare literarioaren gotorleku nagusia. Jardunaldiko hirugarrena Gemma Lluc izango da. Lluc\, Valentziako Unibertsitatean Literaturako katedraduna da eta eskola-liburutegien garrantzia erakutsiko du\, bertan nor garen eta\, aldi berean\, gure sustraiak ulertzen laguntzen diguten lanez gozatzeko aukera baitago. \n\n\n\n\n\n\n\nOndoren\, Andrea Khalfaouik\, Deustuko Unibertsitatean Hezkuntzan doktoratutako irakasleak\, azalduko du nola kultura-aniztasunean oinarritutako kalitatezko haur hezkuntza gai den gizartean ematen diren desparekotasun sakonenak gainditzeko. \n\n\n\n\n\n\n\nEguneko azken hitzaldia Marta Ferrerok emango du\, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ikerketa eta Transferentziako dekanordeak. Saio horretan\, ikaskuntza esanguratsuagoa eta iraunkorragoa lortzeko estrategiarik eraginkorrenetako batzuen inguruan hausnartuko du\, baita horien erabilera ikasleen artean nola hedatu den ere. Hizlari gisa parte hartzeaz gain\, Ferrero Hezkuntza-frogak jardunaldiaren zuzendari zientifikoa da ere. \n\n\n\n\n\n\n\nEzaugarriak\n\n\n\nSarrera librea izango da lekuak bete arte\, baina beharrezkoa da inskripzioa. Horretarako kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da\, izen-abizenak eta lan tokia edo zeregina adierazita. Bertara joaterik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute jardunaldia https://ehutb.ehu.eus/canal1 helbidean. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlariak\n\n\n\nJulián Palazón Hezkuntza Zientzietan doktorea\, psikologoa\, pedagogoa eta irakaslea da Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean (VIU). Era berean\, Ikaskuntza Zailtasun Espezifikoetan Esku Hartzeko Taldean (INDEA) laguntzen du. Talde horretan\, irakurketa\, idazketa\, hizkuntza eta hizketa hobetzeko hezkuntza-programak diseinatu\, aplikatu eta ebaluatzen ditu. \n\n\n\n\n\n\n\nLorena Pérez Hizkuntzalaritza Kognitiboko katedraduna da Errioxako Unibertsitatean\, eta GRISSU ikerketa-taldeko kidea (Semantika\, Sintaxia eta Hizkuntzaren Erabilerari buruzko Errioxako Ikerketa Taldea) eta Campus Iberuseko ICON-Cognción en Acción ekintza-taldeko kidea ere bada. Hizkuntza ikertzen du\, komunikatzeko eta munduaz hitz egiteko ez ezik\, ulertzeko eta elkar ulertzeko ere balio digun tresna gisa. \n\n\n\n\n\n\n\nGemma Luch Literaturako katedraduna da Valentziako Unibertsitatean (UV)\, eta irakaslea Filologia katalaneko Sailean. 30 urteko ibilbidea egin du ikerketaren esparruan ikertzen eta ezagutza transferitzen. Kanon ez-akademikoa\, politikak eta irakurketaren eta liburutegiaren sustapena ditu ikergai. \n\n\n\n\n\n\n\nAndrea Khalfaoui Hezkuntzan doktoratu zen Deustuko Unibertsitatean eta gaur egun irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Sailean. Bere ikerketa-ildoa ikasle zaurgarrien arrakasta akademiko eta sozialaren sustapenean oinarritzen da\, batez ere ijito etniakoena eta ikasle migratzaileena. \n\n\n\n\n\n\n\nMarta Ferrero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) Irakasleen Prestakuntza eta Hezkuntza Fakultateko Ikerketa eta Transferentzia dekanordea da. Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: ideia okerrak identifikatzea eta murriztea ikasten ari diren edo lanean ari diren irakasleen artean\, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei aplikatutako psikologia kognitiboa.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/hizkuntza-eta-kultura-aniztasuna-hezkuntzan-izango-dira-hizpide-hezkuntza-frogak-jardunaldian-ebidentzia-zientifikotik-egindako-gogoetatik-abiatuta/
LOCATION:Facultad de Educación de Bilbao – UPV/EHU\, Sala Juliana Agirrezabala\, Barrio Sarriena\, s/n\, Leioa\, 48940
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2025/01/615EHU-LPDLE-2025-EUS-HD-1920x1080-12.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250225T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250225T200000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20250212T102322Z
LAST-MODIFIED:20250218T132458Z
UID:213206-1740508200-1740513600@katedra.eus
SUMMARY:Agora\, ezagutzaren plaza | Lurzoruaren kudeaketaren eragina eguneroko ur-horniketan
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Euskara \n\n\n\nStreaminga: Ez \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nKalitatezko edateko ura eskuratzea gero eta erronka handiagoa bihurtu da munduan\, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Baliabide naturalen gehiegizko ustiapena eta kutsadura bezalako faktoreek\, edota klima-aldaketaren ondorioek gero eta gehiago eragiten diete ibaiei eta akuiferoei\, gure ur-iturri nagusiei. \n\n\n\n\n\n\n\nNola berma dezakegu ezinbesteko baliabide natural horren epe luzerako hornidura egonkor eta iraunkorra? Inguruko basoetako lurzoruak modu eraginkorrean kudeatzeak eragin positiboa izan lezake eguneroko ur-horniduran. \n\n\n\n\n\n\n\nGai honen inguruan hitz egingo du UPV/EHUko Prozesu Hidro-Ingurumenekoen Ikertaldeko Ane Zabaleta ikertzaileak “Lurzoruaren kudeaketaren eragina eguneroko ur-horniketan” hitzaldian. \n\n\n\n\n\n\n\nAne Zabaleta Geologian doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bere hitzaldian Life-Urbaso ikerketa-proiektu europearraren gako batzuk azalduko ditu. Esaterako\, ikerketa honetan edateko uraren kantitatea eta kalitatea bermatzeko\, naturan oinarritutako hainbat irtenbide garatuko dira eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako 40 ur-erauzketa gunetan ezarriko eta probatuko dira irtenbide horiek. \n\n\n\n\n\n\n\nHorrez gain\, hitzaldian\, egunero kontsumitzen dugun urarekin zerikusia duten gai ohikoenei ere erantzungo die: uraren jatorria\, honen ibilbideari buruzko xehetasunak eta arrotik gure txorrotetaraino bidean zehar aurkitzen diren oztopo zeintzuk diren. \n\n\n\n\n\n\n\nUPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Iurretako Herri Bibliotekak bultzatutako Agora\, ezagutzaren plaza hitzaldi-zikloaren barruan egingo da ekitaldia\, otsailaren 25ean\, asteartea\, 18:30ean\, bibliotekan bertan. Sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte baina baina aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera e-mail bat bidaliz edo 946812726 telefonora deituz. \n\n\n\n\n\n\n\nHizlaria \n\n\n\n\n\n\n\nAne Zabaleta Lopetegi Geologian doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun\, UPV/EHUko Matematika\, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika saileko irakaslea da\, Prozesu Hidro-Ingurumenekoen Ikertaldeko ikertzailea. Azken 20 urteetan\, lurrazaleko uren azterketan espezializatu da\, sedimentuekin duen dinamikan eta klima-aldaketak lurzoruaren kudeaketan duen inpaktuan.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/agora-ezagutzaren-plaza-lurzoruaren-kudeaketaren-eragina-eguneroko-ur-horniketan/
LOCATION:Iurretako Herri Biblioteka\, Bidebarrieta 4\, Iurreta\, 48215
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2025/02/Agora-otsailak-2025-centered-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20250305T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20250305T203000
DTSTAMP:20260403T203544
CREATED:20250210T085934Z
LAST-MODIFIED:20250218T132202Z
UID:213204-1741201200-1741206600@katedra.eus
SUMMARY:Bidebarrieta Zientifikoa | Medikuntza pertsonalizatuaren dilema etikoak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania \n\n\n\nStreaminga: Bai \n\n\n\nHemen esteka: KulturguneaTB \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nMedikuntza pertsonalizatua eraldatzen ari da gaixotasunak ulertzeko dugun modua\, bereziki adimen artifiziala eta gene-analisien bezalako garapen teknologikoei esker. Historian lehen aldiz\, arreta indibidualizatuagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko aukera ematen diguten tresnak ditugu\, paziente bakoitzaren ezaugarri berezietara egokituak\, eta horrek orain arte ezagututako arreta medikoaren eredua irauliko duela ematen du. \n\n\n\n\n\n\n\nHala ere\, teknologia horiek aurrera egin ahala\, osasunarekin eta gizarte osoarekin zerikusia duten dilema etiko berriak sortzen dira. Datu bolumen handien erabilera masiboak pribatutasunari eta diskriminazio arriskuari buruzko zalantzak sortzen ditu. Zenbateraino gaude prest gure informazio pertsonala emateko\, osasun arreta zehatzagoa lortzeko? Zer gertatzen da intimitaterako eta gure datuen babeserako eskubidearekin gero eta digitalizatuagoa dagoen mundu honetan? \n\n\n\n\n\n\n\nGai horien inguruan argia emateko asmoz\, Iñigo de Miguelek\, UPV/EHUko Ikerbasque irakasle ikertzaileak eta bioetikan eta teknozientzia berrien zuzenbidean adituak\, “Dilemas éticos de la medicina personalizada” (Medikuntza pertsonalizatuaren dilema etikoak) hitzaldia eskainiko du martxoaren 5ean\, asteazkena\, 19:00etan\, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldian\, Zuzenbidean eta Filosofian ere doktore den De Miguelek medikuntza pertsonalizatuaren erronka bioetiko nagusienetako batzuk aztertuko ditu\, hala nola\, pazienteen datuen kudeaketa masiboa\, diskriminazio arriskua edo erabaki medikoak ez daudela bakarrik algoritmo automatizatuen mende bermatzearen garrantzia. Horrez gain\, beste gai batzuk ere jarriko ditu mahai gainean\, esaterako\, osasun arloko profesionalari alternatibak eskaini beharra terapiekiko atxikidura falta saihesteko. Izan ere\, fenomeno hori gaixo batek medikuaren aginduak behar bezala jarraitzen ez dituenean gertatzen da\, eta egungo medikuntzaren erronka handienetako bat bihurtu da. \n\n\n\n\n\n\n\nMedikuntza pertsonalizatuaren dilema etikoen inguruko hitzaldi-solasaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren saioa da. Hitzaldia aurrez aurre\, eta streaming  bidez ere ikusi ahalko da KulturguneaTB Kanalean. Aretoko sarrera doakoa eta librea izango da lekuak bete arte. \n\n\n\n \n\n\n\nHizlaria\n\n\n\nÍñigo de Miguel Beriain Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da (Nafarroako Unibertsitatea)\, Zuzenbidean lizentziatua eta doktore europarra (UNED) eta Filosofian doktorea (UPV/EHU). Gaur egun\, Ikerbasque ikertzaile irakaslea da UPV/EHUko Zuzenbide fakultateko Zuzenbide eta Giza Genoma Katedrako ikerketa-taldean. Espainiako Bioetika Batzordeko kidea eta Euskadiko Medikamentuen Ikerketarako Etika Batzordeko (CEIm) presidentea da. Bioetikarekin eta teknozientzia berrien zuzenbidearekin lotutako sei liburu eta hirurogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/bidebarrieta-zientifikoa-medikuntza-pertsonalizatuaren-dilema-etikoak/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2025/02/BC-MARZO-2025-DILEMAS-MEDICINA-EUS.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR