














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20260421T183000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20260421T193000
DTSTAMP:20260404T014830
CREATED:20260331T102822Z
LAST-MODIFIED:20260331T102823Z
UID:215915-1776796200-1776799800@katedra.eus
SUMMARY:Agora | Zaintzaileen bakardadea prebenitzeko eta osasuna hobetzeko gakoak
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\nHizkuntza: Gaztelania. \n\n\n\nStreaming-a: bai. Katedratik (TikTok). \n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nMendekotasun-egoeran dagoen pertsona bat zaintzeak eragin zuzena izan dezake erantzukizun hori beregain hartzen duenaren osasunean eta ongizatean\, baita bakardade moduan ere. Sentimendu subjektibo eta desatsegin hau beste pertsonekiko harremanak gutxiegi direla sentitzen denean sortzen da\, kantitatean zein kalitatean. Euskadin\, helduen %14\,5ak bakarrik sentitzen dela dio eta\, Nahi Ez den Bakardadearen Estatuko Behatokiaren azken txostenaren arabera\, hamarretik lauk sentitu dute sentsazio hori bizitzan zehar. \n\n\n\n\n\n\n\nKasu askotan\, bakardade-sentimendua zaintza eremuari lotuta dago. Gaur egun\, 50 urtetik gorako bost pertsonatik batek eskaintzen dio zaintza informala mendekotasun egoeran dagoen beste pertsona bati. Zenbait azterlanen arabera\, mendekotasuna duen pertsonarekin bizi diren zaintzaileek osasun-egoera okerragoa dute\, gizarte-harreman txarragoak dituzte eta bizi-kalitate txikiagoa\, batez ere nahi ez duten bakardade egoeran daudenean. \n\n\n\n\n\n\n\nErrealitate horri heltzeko\, Idoia Imaz eta Batirtze San Martin erizainek\, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak biak\, “Claves para prevenir la soledad y mejorar la salud de las personas cuidadoras” (Zaintzaileen bakardadea prebenitzeko eta osasuna hobetzeko gakoak) hitzaldi-solasaldia eskainiko dute datorren asteartean\, apirilaren 21ean\, 18:30ean\, Iurretako Herri Bibliotekan. \n\n\n\n\n\n\n\nSaioan zehar zaintzaileen egoera aztertuko dute eta euren bizi-kalitatea hobetzeko eta bakardade-sentsazioa leuntzeko eraginkorrak direla erakutsi duten hainbat estrategia aurkeztuko dituzte\, esate baterako balorazio indibidualizatua\, taldeetan parte hartzea edo errefortzu komunitarioa. \n\n\n\n\n\n\n\nHitzaldi-solasaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Iurretako Herri Bibliotekak bultzatzen duten Agora\, ezagutzaren plaza hitzaldi-zikloaren parte da. Jarduera gaztelaniaz izango da eta sarrera librea eta doakoa da. Hala ere\, aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 946 812 726 telefonora deituz. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da\, EHUko Kultura Zientifikoko Katedra TikTok kanalaren bidez.  \n\n\n\n\n\n\n\nHizlariak\n\n\n\nIdoia Imaz Aramburu Erizaintzan diplomaduna da eta Ikerketa Biomedikoan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ibilbide luzea du ospitaleetako asistentzia-arloan\, Osakidetzaren sareko hainbat zentrotan. 2017tik Erizaintza I saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean\, Erizaintzako graduan zein Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea masterrean. Bere ikerketa-jarduera zahartzearen\, bakardadearen eta zainketen azterketara bideratuta dago. \n\n\n\n\n\n\n\nBatirtze San Martin Gamboa Erizaintzan diplomaduna eta Ikerketa Biomedikoan doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea). Esperientzia profesional handia du Osakidetzaren sareko hainbat ospitale eta zentrotan. 2015etik Erizaintza I saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Bere ikerketa zahartzean eta zaintzan oinarritzen da\, asistentzia\, irakaskuntza eta ikerketa barnebiltzen dituen ikuspegi global batetik.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/agora-zaintzaileen-bakardadea-prebenitzeko-gakoak/
LOCATION:Biblioteca Municipal de Iurreta\, Bidebarrieta 4\, Iurreta\, 48215
CATEGORIES:portada
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2026/03/Agora-apirila.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR