














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20190331T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20191027T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190605T080000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190626T170000
DTSTAMP:20260404T142543
CREATED:20231103T175629Z
LAST-MODIFIED:20231103T180503Z
UID:208391-1559721600-1561568400@katedra.eus
SUMMARY:Kuaternarioa ezagutzea: klimak iragana idazten duenean
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nKuaternarioari buruzko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitateak hitzaldi-zikloa egingo du ekainean Bilbon\, besteak beste gure planetaren erliebea moldatu zuen Kuaternarioaren aldi geologikoari dagokion azken 2\,6 milioi urteetako historia jorratzeko. \n\n\n\nBizkaiko hiriburuan uztailaren lehenengo astean (hilaren 1etik 5era) ospatuko den Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionalaren barnean kokatuta dago hitzaldi-zikoa\, eta lau hitzaldi eskainiko ditu ikerketa-esparru honetan trebatutako lau ikertzaileren eskutik\, egungo geologiaren formaziorako giltzarrizko aldi horren sekretuak argitzeko. \n\n\n\nHizlariak honako hauek izango dira: Martin Arriolabengoa\, (Mineralogia eta Petrologia Saila\, UPV/EHU)\, Blanca Martinez (Geologia Saila\, Aranzadi Zientzia Elkartea)\, Montserrat Hervella (Genetika\, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila\, UPV/EHU) eta Blanca Ochoa (Geografia\, Historiaurrea eta Arkeologia Saila\, UPV/EHU) \n\n\n\nEkitaldiak Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza du eta ekainaren 5\, 12\, 19 eta 26an egingo da\, 19:00etatik 20:00etara bitartean\, Ibaiondoko Udaltegiko ekitaldi aretoan (Burtsa eraikina\, Pilota kaleko 10a\, Bilbo). Hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa izango da aforoa bete arte. \n\n\n\n======= \n\n\n\nPrograma\n\n\n\n\nEkainak 5: “Kantauriar isurialdeko erliebearen bilakaera Euskal Herrian erdi pleistozenotik gaur eguneraino” (euskaraz).\n\n\n\n\nHizlaria: Martin Arriolabengoa. Mineralogia eta Petrologia Saila\, UPV/EHU. \n\n\n\nGlaziarren\, ibaien\, karsten eta itsasbazterren garapena estu-estu lotuta dago klima-aldaketekin eta maila freatikoaren jaitsierarekin. Hitzaldia Kantauri Itsasoaren erliebea eta paisaia eratu dituzten osagai horiek guztiak azaltzen ahaleginduko da. \n\n\n\n\nEkainak 12: “Winter is coming? Kantauri Itsasoaren bilakaera azken 130.000 urteotan”.\n\n\n\n\nHizlaria: Blanca Martínez. Geologia Saila\, Aranzadi Zientzia Elkartea. \n\n\n\nHitzaldi honek frogatuko duenez\, ikerlan paleozeanografikoak garrantzi handiko tresnak dira\, klima-aldaketak kostaldetik hurbil bizi ziren giza-populazioen bizimodua nola baldintzatu zuen ezagutu ahal izateko. \n\n\n\n\nEkainak 19: “Emakume migratzaileak: ADN mitokondrialak haien iraganaren historia azaltzen digu”.\n\n\n\n\nHizlaria: Montse Hervella. Genetika\, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila\, UPV/EHU. \n\n\n\nHainbat diziplinak eskaintzen duten informazioari esker\, historiaurrean gertatutako giza-migrazioak berreraiki daitezke. Hitzaldi honetan\, historiaurreko giza-gorpuzkietatik berreskuratutako ADN mitokondrialaren informazioa erakutsiko da (molekula hori amaren bidez baino ez da heredatzen). \n\n\n\n\nEkainak 26: “Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean (Gipuzkoa)”.\n\n\n\n\nHizlaria: Blanca Ochoa. Geografia\, Historiaurrea eta Arkeologia Saila\, UPV/EHU. \n\n\n\nOrain arte\, oso haitzulo gutxi ezagutzen ziren Euskal Herrian\, baina azken urteotan hainbat aurkitzen ari dira Urolako ibarrean\, Gipuzkoan. Hitzaldi honetan\, aurkikuntza horiek guztiak aztertuko dira\, baita labar-aztarnategi berri horiek Erlaitz Kantauriarreko zein Europa mailako goi Paleolitoaren arkeologian izango duten eragina ere.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/kuaternarioa-ezagutzea-klimak-iragana-idazten-duenean/
LOCATION:Edificio La Bolsa\, Pelota \, 10\, Bilbao
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/cuaternario-v2-eus-640x336-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190619T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190627T203000
DTSTAMP:20260404T142543
CREATED:20231103T175225Z
LAST-MODIFIED:20231103T175225Z
UID:208386-1560970800-1561667400@katedra.eus
SUMMARY:Zientzia eta artea kalean bertan
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nZenbaitentzat liluragarriak diren artelanak espantagarriak dira beste batzuentzat. Artelan batzuei ez die inork erreparatzen\, beste batzuek haserrea eragiten dute\, eta badira sentsazio onak eta benetako emozioak sorrarazten dituztenak ere. Gauza bera gertatzen da espazioekin. Zenbait lekutan izugarri gustura gaude\, baina beste batzuetan\, kanpoan egon behar dugula sentitzen dugu. \n\n\n\nEspazioa antolatzeko moduak zuzen-zuzenean eragiten digu\, eta gure etxeak\, gure auzoak eta gure hiriek nolakoak garen baldintzatzen dute nola edo hala. Alabaina\, nola jokatzen du gure pertzepzioak espazio horien aurrean? Zerk baldintzatzen du artelan bat edo espazio bat gustukoa izatea? \n\n\n\nGai hau eta beste batzuk “Zientzia eta artea kalean bertan” hitzaldi-zikloan parte hartuko duten hainbat jakintza-arlotako sei adituk aztertuko dituzte Bilboko Bidebarrieta Liburutegian\, ekainaren 19an eta 27an. \n\n\n\nEkitaldi hau Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilero ezagutza zientifikoa sustatu eta ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago. \n\n\n\nArtearen pertzepzioa neurobiologia\, psikologia eta artearen kritikaren bidez: ekainaren 19an\n\n\n\n\n\n\n\n“Zientzia eta artea kalean” hitzaldi-zikloa ekainaren 19an abiatuko da\, 19:00etan\, Conchi Lillo neurobiologoak\, Patri Tezanos psikologoak eta Elena Vozmediano arte-kritikariak artearen\, neurobiologiaren eta psikologiaren arteko harremanak aztertzeko eskainiko duten diziplina anitzeko saioarekin. \n\n\n\nIngurunearen pertzepzioa ingeniaritza\, arkitektura eta artearen bidez: ekainaren 27an\n\n\n\n\n\n\n\nEkainaren 27an\, 19:00etan\, zikloaren bigarren eta azken jardunaldia egingo da\, Santiago de Molina arkitektoa\, Christian García Bello artista eta Manuel F. Herrador hormigoi estrukturaleko irakaslea tarteko direla. Hiru hizlari hauek ingeniaritzak eta arkitekturak ohiko esparruen pertzepzioan duten eraginaz mintzatuko dira. \n\n\n\nSarrera librea eta doakoa baina gonbidapenarekin\n\n\n\nZikloko hitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte\, baina aurretik\, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan\, ekainaren 14tik 19ra bitartean lehenengo hitzaldirako eta ekainaren 21etik 27ra bitartean bigarrenerako. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 19:00etara bitartekoa arratsaldez\, astelehenetik ostiralera \n\n\n\nHizlariak\n\n\n\nConchi Lillo biologoa neurozientzietan doktoratu zen USALen eta Salamancako Biologia Fakultateko irakasle titularra da 2011z geroztik. Ikusmenaren neurobiologia ikertzen du INCYL (Gaztela eta Leongo Neurozientzia Institutua) delakoan eta IBSALi (Salamancako Ikerketa Biomedikoko Institutua) atxikita dago. Salamancako Unibertsitateko Mikroskopia Elektronikoaren Zerbitzuko zuzendaria da. 60 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu eta Naukas eta Desgranando Ciencia zientzia-dibulgaziorako plataformekin lan egiten du. \n\n\n\nPatri Tezanos neurozientzian espezializatutako psikologoa eta Youtubeko “Antroporama” kanaleko zientzia-dibulgatzailea da. Dibulgazioarekin uztartzen du neurozientziaren arloko ikerketa\, Madrilgo CSICen Cajal Institutuan. \n\n\n\nElena Vozmediano\, Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean\, eta arteari buruzko kritikak argitaratzen ditu astero El Cultural gehigarrian. Arte Garaikidearen Institutuko kidea da eta Kataluniako arte-galerien elkarteek emandako Arte-Kritikaren GAC 2012 saria eskuratu du. Horrekin batera\, IACren Arte Garaikidearen Aintzatespena lortu zuen 2014an. \n\n\n\nSantiago de Molina arkitekto doktorea eta proiektuen arloko irakaslea da San Pablo CEU Unibertsitatean eta Alcalako Unibertsitatean. Zenbait liburu argitaratu ditu (“Hambre de arquitectura”\, “Arquitectos al margen”\, “Múltiples. Estrategias de la arquitectura” eta “Collage y Arquitectura”)\, eta “Múltiples estrategias de arquitectura” delako bloga zuzentzen du arkitekturari buruzko ikuspegi desberdina eta irisgarria eskaintzeko asmoz. \n\n\n\nManuel F. Herrador Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Bide Ingeniaritzan lizentziatu eta Coruñako Unibertsitatean (UDC) doktoratu zen eta egun\, azken honetan lan egiten du\, Bide\, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Eraikuntza-Ingeniaritzako irakasle eta ikertzaile bezala. UDCko Eraikuntza Taldeko (gCons) kidea da\, baita Zirkulu Eszeptikoko eta Kultura Zientifiko eta Teknologikoaren Komunikatzaileen Galiziako Elkarteko (DivulgACCIÓN) kidea ere. \n\n\n\nChristian García Bello artista da\, Arte Ederretan lizentziatua\, eta Arte Garaikideari buruzko masterra egina du Vigoko Unibertsitatean. Banakako zein taldekako erakusketetan parte hartu du ARCOMadrid eta ARTBO bezalako azoketan. Egoitza artistikoetako proiektuak garatu ditu Belgikan\, Erbeheretan eta Errusian. Gainera\, hainbat lehiaketatan aukeratu eta saritu dute; besteak beste\, Galiziako Auditoriumak eta María José Jove Fundazioak antolatutakoetan.
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/zientzia-eta-artea-kalean-bertan/
LOCATION:Bidebarrieta Liburutegia\, Bidebarrieta kalea\, 4\, Bilbao\, Bizkaia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/CienciayArte_2019_CARTEL_A4_EUS@3x-100.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR