














BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//EHUko Kultura Zientifikoko Katedra - ECPv6.10.1.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://katedra.eus
X-WR-CALDESC:Events for EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20190331T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20191027T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20190412T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20190522T203000
DTSTAMP:20260404T155005
CREATED:20231103T182853Z
LAST-MODIFIED:20231103T182916Z
UID:208403-1555095600-1558557000@katedra.eus
SUMMARY:“Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia emanaldiak Beasain\, Zarautz eta Tolosan
DESCRIPTION:Xehetasunak \n\n\n\n\nData eta ordua:  \n\n\n\n\n\n\n\n\n\nEgoitza \n\n\n\n\n\n\n\n\nBertsozientziak\, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak\, edizio berria izango du 2019an. Beasainen hasiko du bere ibilbidea eta Zarautzen eta Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da\, ondoren\, Bizkaira salto egiteko.\n\n\n\nDonostia International Physics Center (DIPC)\, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra\, ZarautzOn elkartea\, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Tolosako Udalaren eskutik hasiko du ibilbidea ekimenak. Saioak apirilaren 12an (Beasain) eta maiatzaren 14 (Zarautz) eta 22an (Tolosa) izango dira. \n\n\n\n«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean\, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean\, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko\, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere\, bosgarren edizio honetako programaren barruan\, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira\, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren\, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek. \n\n\n\nSaioak arratsaldean izango dira\, eta hainbat bertsolari dituzte; besteak beste\, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazle Onintza Enbeita\, edo Euskal Herriko Txapelketaren azken-aurreko edizioko irabazlea\, Amets Arzallus. Bertsolariek errima jarri beharko diete zientzialariek azaldutako gaiei. Zientzialarien artean nabarmentzen dira\, besteak beste\, kultura zientifikoa hedatzen diharduten Juan Ignacio Pérez katedraduna\, CAF Elhuyar dibulgazio sariak irabazi dituzten Gorka Azkune informatikaria eta Josu Lopez Gazpio kimikaria\, publikoari oso ezagun egingo zaizkion aurpegiak\, Euskalmeteko Onintze Salazar edo Iruñeko Planetarioko Miren Karmele Gomez eta 2018an zientzia-dibulgazioko DIPC-JotDown lehiaketako irabazlea izan zen Oskar Gonzalez kimika-irakaslea. Kike Amonarriz aurkezle eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua\, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da. \n\n\n\nHiru egunetan saioetako sarrera doakoa eta librea izango da eserlekuak bete arte. \n\n\n\n“Jakinduriek mundue erreko dau” ekitaldien programa:\n\n\n\nBEASAIN. Apirilaren 12a\, 19:00etan – Igartza Jauregian\n\n\n\n\n\n\n\nBertsolariak: Onintza Enbeita eta Sustrai Colina. \n\n\n\nZientzialariak: Onintze Salazar (Euskalmet); Miren Karmele Gomez (Iruñeko Planetarioa) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea). \n\n\n\nZARAUTZ. Maiatzaren 14a\, 19:00etan – Modelo Aretoan\n\n\n\n\n\n\n\nBertsolariak: Igor Elortza eta Alaia Martin. \n\n\n\nZientzialariak: Gorka Azkune (UPV/EHU – Informatikako Fakultatea)\, Miren Karmele Gomez (Iruñeko Planetarioa) eta Oskar Gonzalez (UPV/EHU – Zientzia eta Teknologia Fakultatea). \n\n\n\nTOLOSA. Maiatzaren 22a\, 19:00etan – Topic Aretoan\n\n\n\n\n\n\n\nBertsolariak: Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal. \n\n\n\nZientzialariak: Gorka Azkune (UPV/EHU – Informatika Fakultatea)\, Onintze Salazar (Euskalmet)\, Juan Ignacio Pérez (UPV/EHU – Kultura Zientifikoko Katedra) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea).
URL:https://katedra.eus/eu/agenda/jakinduriek-mundue-erreko-dau-bertsozientzia-emanaldiak-beasain-zarautz-eta-tolosan/
LOCATION:Beasain\, Zarautz eta Tolosa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://katedra.eus/app/uploads/2023/11/2019-JMED-GIPUZKOA-scaled.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR